27-04-2024 Sábado, IV semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Nely Ramon, alkarteei ‘bizirik’ eutsiz
06.03.2024

Nely Ramon, alkarteei ‘bizirik’ eutsiz

Nely Ramon da matxoaren 8an, barikuz, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat. Bere senarra 2000ean etorri zan Bilbora Ekuadorretik eta bera urtebetera. Beranduago, bost seme-alabak etorri ziran. Bizilekua bilatzeaz gainera, parrokia bilatu eben, "beti izan nazalako fededuna eta fedea ospatzera norabait joan beharra neban". Alde Zaharrean, umeei eskola-laguntza eskaintzen deutsen Caritas Bizkaia erakundearen 'Tximeleta' egitasmoaren bitartez lortu eban eta San Anton elizara joaten hasi zan. Katekista lez hasi zan eta ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei abegi egiten eta laguntasuna emoten deutsan 'Hargindegi' egitasmoan boluntario izan zan. Gaur egun, San Anton parrokiako erreferentzia taldean eta alkarte latinoan parte hartzen dau. 

Ekuadorretik iristeaz batera, Eleizagazko lotura bilatu eban beretzat eta familiarentzat alkarteen bidez. San Anton parrokian abegi egin eutsen eta meza latinoamerikarrean parte hartzen be hasi zan.

Hilaren azken eguaztenez Eleizbarrutiko hainbat herritan egiten diran ‘Bizkaia isilik’ bilkura isiletan parte harten dau, “pertsona guztientzako duintasuna” aldarrikatzeko eta “etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabekeriak” salatzeko. 

Bizkaia isilik
Nely Ramon ‘Bizkaia isilik’ bilkuran
Nely Ramón m 8
Nely Ramon erreferentzia taldean

Alkarte latinoamerikarrean

Alkarte latinoamerikarrak, hilaren azken domekaz, arratsaldeko 17:30etan, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian ospatzen dauan eleizkizunean parte hartzen dau Nelyk. 

Bilboko Eleizbarrutiagaz konprometituta dagozan Nely eta gainerako zazpi emakumeei barikuz egingo jake autorpena Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 12:30etatik aurrera egingo dan ekitaldian.

Nely Ramón 8 m