05-12-2025 Viernes, I semana - adviento
Bizkeliza 5 Karidade eta Zuzentasunak 5 Eleizaren doktrina soziala – Zuzentasunerako argia
05.12.2025

Eleizaren doktrina soziala – Zuzentasunerako argia

Abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Bizitzea egokitu jakun aldi asaldatu eta aldakorrean, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala munduko konpromisorik iraultzaileenetakoa dala gogoratu deuskue Nazio Batuetatik.

Giza Eskubideen Adierazpenaren urteurrena (abenduak 10)

«Giza eskubideak ez dirala bardinak danentzat atzematen da behin baino gehiagotan…

Zuzentasunerako argia. Bidea erakutsi eta kostaldera iristen laguntzen dauan itsasargiaren antzera, Doktrina Sozialak, Frantzisko Aita Santuaren esanetan, oinarrizko eskubideak ukatzen jakezanengana zuzentzen dau gure begirada eta dei egiten deusku pertsona bakotxari bere duintasuna autortuko jakon munduaren eraikuntzan konprometitu gaitezan.

Dei egiten deutsuegu Egun hau gogoan izan eta pentsatzeko eta egiteko era honen barri emon dagizuen zuen bizigiroetan.

Kartela ipini daikegu iragarki-taulan parrokian, batzar-lekuan, sareetan zabaldu daikegu, taldearen batzarrean edo lagunakaz horren inguruan hitz egin…

Horregaitik, askotariko formatuak jarri doguz zuen eskura honako esteka honetan: https://bizkeliza.org/evangelizacion/caridad-y-justicia/areas-pastorales/pastoral-obrera/

Dagokiozan artxiboak: