Bizkaian, Urte Santua eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena batera ospatu dira. Hori dala-eta, 2025-26 pastoral kurtsoaren hasieran, irailaren 27an, Elorrioko basilika jubileu tenplu bihurtu zan.
Zer da Jubileua?
Aita santuek, normalean 25 urtez behin, deitzen daben Urte Santua. Barrikuntza espirituala, norberarena eta alkartearena, ahalbidetzen dau. “Bideri lotzeko” deia da.
Gizarte Jubileua Bizkaiko lurraldeetan
Aita Santuak Jubileuaren gizarte alderdia ospatzeko eskatu eban Urte Santua deitzeko Buldan. Bilboko eleizbarrutian, bikaritza bakotxean antolatu ziran jarduerak, fededunei erromes joateko eta konpromiso eta itxaropenezko zeinua eskeintzeko aukera emonez.
Egutegia eta egitasmoak
Martxoak 22, gizarte jantokia (Barakaldo)
Apirilak 5, Etxepel (Durango)
Maiatzak 31, Argia Fundazinoa (Getxo)
Ekainak 14, Kaltzada egoitza (Gernika)
Urriak 18, Gizakia Fundazinoa (Gordexola)
Azaroak 15, Bilbao (Pobreen Munduko Eguna)
Eta ibilbidea burutu ondoren, amaierako Eukaristia ospatuko da jasotako grazia eskertzeko. Horregaitik eleizbarrutiak dei egiten deutso alkarte osoari eleizkizunean parte hartu dagian.







