Zikloaren amaierako kontzertuan, Mendizabalek Louis-Claude Daquin, J.S.Bach, Cesar Franck, L.J.A. Lefebure-Wely (1817-1869), Louis Vierne eta Cesar Francken lanak interpretatuko ditu.
Alize Mendizabal donostiarrak bere jaioterriko Goi Kontserbatorioan egin ebazan lehenengo ikasketak piano eta klabezinean. Beranduago, Conservatoire Nationale de Région de Bayonne (Frantzia) dalakoan sartu zan.
Organista bakarlari lez, Europa, Asia eta Amerikan jardun izan dau, barrokotik hasi eta XX. gizaldirainoko piezak eskeiniz. Taldeko organista lez, Conductus Ensemble musika barrokoa jotzen dauan taldeko kide da 2002tik aurrera.
Errenteriako Andra Mari abesbatzaren organista titularra da eta beste hainbat abesbatzari lagundu izan deutso, besteak beste Easo abesbatzari eta Donostiar Orfeoiari.







