Durangon
Joan dan zapatuz, Tabira Pastoral Barrutiak “Gabon-jaia” ospatu eban Durangon. Gabon-senez bete zan Durangoko Andra Mari eleizpea, Inurri Eskaut taldearen eskutik egin zan bigarren eskuko gauzen azokagaz.

Arratsaldez, parrokietako ume eta gazteen taldeek lokarriak estutu ebezan. Andra Mari eleizpean, joko, ginkana eta esku-lanak izan ziran txikienentzat.


Gazteak parrokiako lokaletan batu ziran gogoeta egiteko eta bizitakoa batera jartzeko. 18:30etan Andra Mari parrokian batu ziran guztiak, dinamikak amaitu eta 19:00etako ospakizunerako prestatzeko. Isilik eta ilunetan egin eutsen harrera “Bakearen Argiari”.


Abestiak, kanpaiak eta argia izan ziran protagonista bezperan Inurriko eta sendotzako gazteek katedralean jaso eben “Belengo Bakearen Argiaren” etorreran. Ospakizunean, talde bakotxak bere parrokia, alkarte edo taldearen ikurra aurkeztu eban “aniztasunean bat egiten dogu” goiburuaren harira. Azkeenean, bakearen argia banatu zan parrokia eta talde guztietara eroateko.

Alde Zaharra PBan
Zapatuz, alkartasunezko eguna ospatu eben Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) San Anton eleizan. Katekesiko taldeek, jaunartze osteko taldeek, sendotzako taldeek eta eskaut taldeak parte hartu eben.

11:00etatik aurrera, hainbat herrialdetako produktuak saldu ebezan familiek eroanda. Afrikako artisau-lanak be zaldu ziran eta Gabonetako otzarak zozketatu. Batutako dirua pasiotar monjek Tanzanian daben egitasmorako izango da, hango neskatoek bigarren hezkuntza eta batxilergoko ikasketak egiteko aukera izan dagien.

Azkenean, Eukaristia ospatu zan



Batera / Construimos comunidad
Abandoko San Bizente Martiria eleizan
Parrokian pozik ospatu eben Gabonen etorrera joan dan barikuz, katekesian. Katekesiko umeek Ume Jesusen jaiotza antzeztu eben senide eta alkarteko kideen aurrean. Jantzi eta jarrera egokiagaz, bikain antzeztu eben Jesusen jaiotzaren gertaera, egunotan ospatzen doguna.




Gainera, atzo, familien mezan, parrokiako gazteek bat egin eben katekesiko ume eta familiakaz Belengo Argia eroateko. Gazteek ziurgabetasunez eta gatazkez betetako munduak hain beharrezko dauan argi, bake eta maitsunezko mezua eroan eben alkartera.

Beste alde batetik, Gabonetako otzara-solidarioa zozketatu eben. Zozketa honek emon eutsen amaiera asteburuko ekitaldiei. Jarduera guztiek alkartasun- eta lankidetza-sena sendotzeko balio izan dabe, Gabonetan banatzea eta behartsuenei laguntzea ezinbesteko dala gogoratuz.
Balmasedan
“Gabon-kantak Balmasedan”. II. bikaritzako katekesiko umeak Balmasedako San Severino parrokian batu ziran Gabon-kantak abesteko.

Urtean parrokia baten ospatzen da ekitaldi hau Gabonen atarian. Parrokia bakotxeko katekesiko talde batek Gabon-kanta abesten dau. Ume, guraso eta senide ugari batu zan eleiza lepo bete arte.


Gikaritzako katekistek antolatuta, sendotzarako prestatzen diharduen gazteek be lagundu eben eta Sergio Buiza bikarioa han izan zan. “Belengo Argiari” abegi egin eutsen eta taldeen artean banatu, euen parrokia eta etxeetara eroateko.

Aurton Balmasedan ospatu dan ekitaldia Karrantzan egingo da datorren urtean.







