20-01-2026 Martes, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Begoñako kofradiak Caritasi eskura emon deutso Gabonetako kontzertuan batutako dirua
20.01.2026

Begoñako kofradiak Caritasi eskura emon deutso Gabonetako kontzertuan batutako dirua

Begoñako kofradiako arduradunek John Rutterren "Aintza" pieza interpretatu zan Gaboenetako kontzertuan batu zan dirua Caritasi eskura emon deutso gaur goizean. Ekitaldian batutako 2.500 euroak Caritas Astorga-Leon eta Caritas Ourense dalakoen esku itziko dira joan dan udako sute ikaragarrietako biktimei laguntzeko. Kontzertuan izan ziranek 1.243 euro emon ebezan  eta kofradiak 1.257 euro jarri ditu. 

On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Gorka Sierra abesbatza- eta orkestra-zuzendaria -ekimenaren sustatzailea-, Luis Maria Landaluce Brahms koraleko zuzendaria, Itziar Basagoiti Bilboko kontserbatorioko zuzendaria eta Carmelo Corada Caritas Bizkaia erakundekoa Begoñako basilikaren kanpoaldean batu dira txekea emoteko ekitaldian,

Begoñako kofradiaren asmoa, Caritasen bidez hondamendi naturalen biktimei laguntzea da. Aurretik, 5.000 euro bialdu ebezan 2021ean Tenerifera, La Palma uharteko erupzino bolkanikoarnen biktimentzat eta 8.000 euro 2025eko apirilean, Danaren biktimentzat.

Carmelo Corada, de Cáritas Bizkaia; Javier Diago, presidente de la cofradía de Begoña, el obispo de Bilbao Joseba Segura; los directores de coros Gorka Sierra y Luis María Landaluce y la directora del Conservatorio de Bilbao Itziar Basagoiti.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Begoña, Caritas