San Agustínen esperientzia espirituala oinarritzat hartuta prestatu dira lagungarriok, bihotz-barritzea hartu-emonean, alkartean eta sinodo-senez bizitzearen garrantzia nabarmenduz.
Jesus Llarena Liturgiarako ordezkariak lagungarrien aurkezpenean azaldu dauanez, “Bilboko eleizbarrutiari dei egiten jako Garizumako ibilbidea zabaltasun eta itxaropenez betetako begiradaz egin dagian. Norbere jarduketaz aztertzeaz batera, kristau alkarte lez aztertu behar dogu zelan bizi dogun batasuna, zelan aurre egiten deutsegun desbardintasunei, zelan zaintzen doguzan loturak eta zelan emoten dogun Barri Onaren lekukotasuna gure inguru zehatzean”.
Lagungarriak
Garizuma-aldiari ekitean zabalduko diran lagungarriak:
Gogoeta egiteko gidoi bi:
– “Batera” eleizbarrutiko goiburuaren harira, bihotz-barritzearen alkarte alderdia garatuz.
– Ardurakidetasuna eta alkarregaz bide egitea sendootzen dauan sinodo-seneko Eleizari buruzkoa.Egunero otoitz egiteko proposamena:
Abendualdiko proposamenaren haritik, Garizuma-aldian, Bibliako pasarte bat eta alkarte otoitza oinarritzat hartuta egunero otoitz egiteko aukera eskainiko da.Liturgia ohar eta ekintzak
Ideia zehatzak domeketako mezak eta familia mezak aberasteko, ikur, ohar, abesti eta isiluneak nabarmenduz, barneratzea eta alkartasuna ahalbidetzeko.
Alkartasuna ehuntzeko aldia
Lagungarriak euskarri digitalean eskuratzeko aukera izango da, web orrialdearen eta gizarte sareen bidez. Ekimen honen bitartez, alkarteei laguntasuna emon gura jake Garizuma-aldiko ibilbidean aurrera egin dagien. Azken baten, Leon Aita Santuak esan eban lez, adore emon gura da aldi honetan “gure desbardintasunak batasun eta alkartasunerako, senidetasun eta adiskidetzerako tailer bihurtu dagiguzan”.
Batzarren aurretik egiteko otoitzak be izango dira, domekako ebanjelioakaz, familia mezetarako bitartekoak eta Garizuma-aldiko domeka bakotxerako ekintzal. Penitentziari dagokionez, bitarteko bi, bata helduentzat eta bestea gazteentzat.






