Barriak
Etiquetado como: Garizuma-Aldia
Gotzaina, Algortako Hirukoiztarren Garizumako azken saioan
"La comunidad cristiana cristiana misionera/Kristau alkarte misiolaria", goiburuaren haritik jardungo dau bihar -martxoak 25, eguaztena- On Joseba Segura Bilboko gotzainak Hirukoiztarren Algortako eleizan -Gobela Galea Pastoral Barrutia- (San Martin kalea, 6), 19:30etan.
Asteburuko jarduerak
Bilbao, Berriz, Barakaldo, Bermeo, Gernikaldea, El Escorial... eta beste hainbat lekutan izan dira jarduerak asteburuan.
Kulturarteko Kurutze-bidea eta Garizumako erretiroak
Asteotan, eleizbarrutian Garizuma-aldiko berbaldi eta erretiro ugari egiten dihardue. Egunotan, hainbat ospatu da (Vida Ascendente-Bizian Gora, Ekintza Katoliko Orokorra -EKO-ACG- Mariaren Leginoa, PBak...). Gainera, bihar, Kulturarteko Kurutze-bidea ospatuko da, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek (latinoamerikar, txinatar, afrikar eta filipinar alkarteak) …
Gotzaina buru izango da hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean
Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak egingo dira hautsa ezartzeko. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Iruñako artzapezpikuak saioa gidatuko dau Bilbon
Sasoi honetan ohikoa danez, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Ministerio Ordenaturako Zerbitzuak etenbako heziketarako saioa prestatu dabe abade eta diakonoentzat. Oraingoan, ekitaldia Seminarioan izango da (Zabalbide, 92), datorren eguenez, otsailak 19, 11:00etan.
Eleizbarrutiak lagungarriak eskeiniko ditu Garizuman "batera" joateko
"Batera" kurtsoko goiburua ardaztzat hartuta, Bilboko eleizbarrutiak pastoral eta liturgia bitartekoak jarriko ditu parrokia, alkarte eta fededunen eskura, otsailaren 18an hasiko dan Garizumako ibilbidean sakontzeko. Liturgiarako eleizbarrutiko ordezkaritzak prestatu ditu lagungarriok, grazia eta bihotz-barritzeko aldi honetan gogoeta, otoitza eta ospakizuna sustatzeko eta …
"Miserere" kontzertua DANAk eragindako biktimen alde
Begoñako kofradiak eguerdian eskainitako prentsaurrekoan aurkeztu dau Garizuman ospatzen dan "Miserere" kontzertua. Begoñako basilikan izango da, datorren zapatuz, martxoak 22, iluntzeko zortzietan. Aurton, ongintzazko kontzertu honen bitartez batu daiten dirua Caritasek bideratuko dau Valentzian DANAk eragindako biktimei laguntzeko.
Euskadi eta Nafarroako gotzainen pastoral idazki barri bateratua Garizuma-Pazkorako
Iruña-Tutera, Gasteiz, Bilbao eta Donostiako gotzainek Garizuma-Pazko liturgia-garaiari buruzko pastoral idazki barria aurkeztuko dabe gaur, martxoak 3, "Eraman oneko erkatzea" da bere izenburua eta "Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" azpititulua. Argitalpena euskeraz eta gaztelaniaz egongo da eskuragarri, eta eleizbarruti bakotxaren web orrialdeetan …
Garizuma bizi: familia, katekesia eta gaztaroa
Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzak hiru proposamen prestatu ditu 2025eiko Garizuma-aldirako: familientzat, parrokietako katekesirako eta gazteentzat.
Astrabudua eta Erandioko parrokiak Garizumarako prestatzen
Garizumaren atarian, Erandioko San Agustin eta Astrabuduako San Lorentzo parrokietan deialdia egin deutse begiraleei, irakurlariei eta abeslariei, "hizkuntza eguneratzeko, ikurrak, abestiak..., nork bere egiteko", liturgian lagundu daien. Arduradunen esanetan, "abeslarien taldea martxan jarri gura dogu". Batzarra gaur -otsailak 25, martitzena-, egingo da Astrabuduan, …
Bermeo: Parrokiak zabalik
Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz.
Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".
Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan
Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian.
BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta
Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.
Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan
HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.
"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz
Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"
Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.
Astekoak, asteko barri nagusiak
Eleizbarrutian astean zehar izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz
Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra comunidad latinoamericana. Ella, nuestra Virgen morena, nuestro modelo de fe, sigue siendo hoy firme guía hacia Jesús”. On Joseba Segura gotzaina be saioan izango da.
`Bilboko Korala gertutik´ jaialdia, hainbat eleizatan
Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak, Bizkaiko Eleizaren laguntzagaz, bultzatutako jaialdiaren hamargarren ekitaldian, uriko eleiza, parrokia eta kaperetan izango dira emonaldiak. Lehenengo kontzertua datorren domekaz, apirilak 26, izango da, 19:00etan, Mirarigilea eleizan (Zorrotza) eta Jesus Guridi Orkestra eta Aureliano Valle Orkestra izango dira protagonista.



