25-04-2026 Marcos evangelista
24.03.2026

Gotzaina, Algortako Hirukoiztarren Garizumako azken saioan

"La comunidad cristiana cristiana misionera/Kristau alkarte misiolaria", goiburuaren haritik jardungo dau bihar -martxoak 25, eguaztena- On Joseba Segura Bilboko gotzainak Hirukoiztarren Algortako eleizan -Gobela Galea Pastoral Barrutia- (San Martin kalea, 6), 19:30etan.

Gotzainaren berbaldiak emongo deutso amaiera aurtengo saioei. Partaiden artean izan dira, Gabriel M. Otalora, “Sinodo-sena. XXI. gizaldiko Eleiza”; Jesus Llarena, “Parte-hartze eraginkorra Eukaristian” eta “Sakontzeak: Orduak, sakramentuak eta kantua” eta Koldo Alzola, “Dilexit nos/Dilexi te. Jainkoak deuskun maitasuna: Frantziskoren ondarea Leon XIV.ari”.

Gotzainaren berbaldia Algortan
La parroquia de los Trinitarios de Algorta fue el marco |de la ordenación de Koldo Alzola