30-01-2026 Viernes, III semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Urpekari profesionalen punta-puntako eskola inauguratu da Ondarroan
30.01.2026

Urpekari profesionalen punta-puntako eskola inauguratu da Ondarroan

Ondarroako Antiguako Ama Itsas Arrantza Eskolak urpeko igeriketa profesionalean espezializatutako ikastegia inauguratu dau gaur. Datorren hiletik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Nekazaritzarako zuzendaritzak homologatutako heziketa-eskaintza zabala jarriko dau martxan. Ikastegian, punta-puntako instalazinoak dagoz, "Estatuko onenak". Inaugurazinoan izan dira Isabel Mendiguren Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikaskuntza Berezietarako zuzendaria, Cristina Mugica Lurralde Lehiakortasun eta Kanpo Sustapenerako Bizkaiko Foru Aldundiko zuzendari nagusia, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Amaia Basterretxea Ondarroako Antiguako Ama Arrantza eskolako zuzendaria. 

Gaur goizean inauguratu da urpean lan egin dagien profesionalak prestatuko dituan ikastegia. Urpean lan eginda, akreditazino hau eskuratu gura daben hainbat arlotako profesionalei zuzenduta dago: suhiltzaileak, poliziak, segurtasun-gorputzak, salbamendu-taldeetako kideak, urpeko lanetan espezializatutako soldatzaile, igeltsero, arkeologo edo biologoak.

El obispo Joseba Segura y la directora de la Escuela de Pesca. Amaia Basterretxea, cortando la cinta en la inauguración.

2010etik hasita urpekarien eskolako arduradun eta urpekari profesionalen irakasle dan Ignacio San Miguel Aizpuruk azaldu dauanez, “guztiek behar dabe laguntasuna kanpotik, eta horregaitik eroaten dabe eskafandra edo urpekarien kaskoa; ostera,urpekari profesionalek aire-botila eroaten dabe bakarrik”. 

Eskola barri honek, bitarteko barriak ditu, esate baterako: leku bat baino gehiago dauan ganbara hiperbarikoa, ontzi presurizatua deskonpresinoak eragindako gaixotasuna, kasu batzuetan urpekariek jasaten dabena, tratatzeko balio dauana. Gainera, hilabete batzuen buruan, 5 metroko sakonerako eta 15 metroko luzerako hobia izango dau olatu-aldietan Kantabrikoan urperatu barik praktika batzuk egin ahal izateko. Tailer praktikoak eta berariazko gelak be izango dira urpekarien prestaketarako. 

Ignacio San Miguel, hobia jarriko dan lekuan (Argazkia: Bilboko eleizbarrutia)

Aitzindari ikastaro espezializatuetan

La de Ondarroa será la primera escuela de buzos profesionales que oferte el curso de recolector de recursos marinos en Euskadi, válido para la recogida de erizos o algas. Además, ofrecerá los cursos teóricos online, lo que facilitará los estudios para los actuales profesionales en activo que necesiten la acreditación de buzo.

San Miguelen esanetan, “Ondarroan eskainiko an urpekari profesionalen heziketa eredu izango da, zalantza barik, besteak beste, bete-beteko instalazinoak ditualako; hain zuzen be, ganbara hiperbariko bi baino ez dagoz Euskafin. Eta maila handiko heziketa teoriko eta praktikoa eskeiniko da”.

Ganbara hiperbarikoa (Argazkia: Bilboko eleizbarrutia)

Guzti horregaz, EBI Bilboko eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Ondarroako Arrantza eskolak itsas lanbideetan espezializatutako heziketarik osoena eskainiko dau Euskadin. 

On Joseba Segurak esan dauanez, “heziketak lekukotik etorkizuna eratu daikela erakusten deusku urpekarien eskola honek”. 

Eskola barri honek ikasteko, giza hazkunderako eta gizarteari zerbitzua emoteko tokia izaten jarraitu daiala. Eta hemen hasten dan murgiltze bakotxak biziago itzul gaizala beti azalera.

Joseba Segura
La directora del centro, Amaia Basterretxea e Ignacio San Miguel, profesor de los cursos