Leon Aita Santuak dei egiten deusku hamabigarrena urtez jarraian egun hau ezagutu eta ospatu daigun, kristau alkarteei sarritan ezezagun edo arrotz gertatzen jakun errealidade hau ezagutzera emoteko eskatzeaz batera.
Horretarako, Migrazinoetarako Mahaitik agiria prestatu dogu, Samariar Onaren parabolaren argitan. Izan be, parabola honek Jesusen atzetik jarraitzeko eraz galdetzen deusku eta baita giza eskubideen aurkako benetako gertaeren aurreko jokabide etikoaz. Kontaketa horren haritik, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen egoera ikusiezina, hain zuzen be, gaur egun, generoak eragindako egoera, batez be emakumeak diralako kaltetuenak, eta gero eta handiagoa dan desbardintasuna eta pobretasuna aztertuko doguz.
Ignacio Ellacuriak (martiri salvadortarra 1989an) inoanez, “bere kargu hartzeaz eta nork bere gain hartzeaz gainera, berataz arduratzen garanean ezagutzen dogu errealidadea”.
Dagokiozan artxiboak:







