02-02-2026 Presentación del Señor en el Templo
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Sinodoak ‘ordua adierazoten dau’ Bizkaian
02.02.2026

Sinodoak ‘ordua adierazoten dau’ Bizkaian

Sinodo-seneko Eleizari buruzko sinodoa bere bidean aurrera doa Bilboko eleizbarrutian. Asteburuan, sinodo-batzar bi egin dira, hain zuzen be, Galdakaon eta Gurutzetan. Bide-oriari jarraituz, otsailean eta martxoan batzarrak egingo dira bikaritzetan oinarrizko alkarteetan sortutako gogoetak batera jartzeko eta horreetan sakontzeko. 

Barakaldo eta Errekarte Pastoral Barrutietako 45 lagun batu ziran zapatuz Gurutzetan. Aurreko asteetan gaiaren inguruan etxean bakarka lan egin ondoren, sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodoaren ondorioen inguruko ideia eta begiradak batera jarri ebezan, errealitate zehatz bakotxa kontuan hartuta. 

Sinodoa Barakaldo

Horretarako, sinodorako batzordeak bialdutako proposamenari jarraitu eutsoen. Lehenengo zatian talde handian harrera, otoitzaldia eta motibazinoa egin ondoren, 7-8 laguneko taldeetan batu ziran, otoitz giroan alkar entzuteko eta prozesuan parte hartzeko era adosteko. Gero, danak alkartu ziran barriro otoitz egiteko eta alkarregaz egoteko aukeragaitik eskerrak emoteko. Otsailaren 28an barriro be Gurutzetan egingo dan batzarrerako deia zabaldu zan azkenean. 

Sinodoa Barakaldo

“Saioaren amaieran, pozik eta esker onez agertu da jendea, batera jarritako guztiagaitik, izandako giroagaitik, entzuteagaitik eta aniztasuna onartzeagaitik”.

Batzarra Galdakaon

Zapatuz ospatu zan Galdakao Pastoral Barrutian sinodoaren inguruko batzarra, jentearen partaideza zabalagaz.

Sinodoa Galdakao

Vídeo motivacional proceso sinodal.

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Sinodoa