Barriak
Etiquetado como: Sinodoa
Ehun lagun inguru batu zan Zornotzan bigarren bikaritza batzarrean
IV. eta V. bikaritzetako ehun lagun inguru batu zan Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean sinodo-prozesuko bigarren bikaritza batzarrean. Orain arte atzemandako pastoral lehentasunetan sakondu eta sinodo-seneko Eleizaren biderako proposamen zehatzetan aurrera egin za.
Hitzordua Zornotzan Sinodoari buruzko bigarren bikaritza saiorako
Datorren zapatuz, martxoak 14, IV. eta V. bikaritzetako parrokia alkarteetako kideak batuko dira lan eta gogoeta egiteko. Batzarra Zornotzako Karmengo Ama ikatetxean izango da, eleizbarrutiak alkarregaz bide egiteko martxan jarritako prozesuaren barruan.
Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra prestatzen
Otsailaren 28an, Gurutzetako parrokian ospatuko da Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra. Hitzordu honen aurretik, alkarteetan Sinodoko azken agiriaren inguruan bereizten eta gogoeta egiten ari dira etenbako prozesu honen barruan.
Bikaritzako batzarrak Bilboko eleizbarrutian: aldi erabakigarria sinodo-prozesurako
Bizkaian, sinodo-prozesuak aldi erabakigarria biziko dau. Zehaztu dira Bilboko eleizbarrutian bikaritzetan egingo diran batzarren egunak. Batzar erabakigarriak izango dira alkarte ibilbidean. Gurutzetako parrokian (I. eta II. bikaritzak) egingo da lehenengo batzarra otsailaren 28an, martxoaren 14an hurrengoa Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an hirugarren eta …
Sinodoak 'ordua adierazoten dau' Bizkaian
Sinodo-seneko Eleizari buruzko sinodoa bere bidean aurrera doa Bilboko eleizbarrutian. Asteburuan, sinodo-batzar bi egin dira, hain zuzen be, Galdakaon eta Gurutzetan. Bide-oriari jarraituz, otsailean eta martxoan batzarrak egingo dira bikaritzetan oinarrizko alkarteetan sortutako gogoetak batera jartzeko eta horreetan sakontzeko.
Bizkaiko alkarteak sinodo-senez
Urte barriaren hasieran, Bizkaiko parrokia eta pastoral barrutiek aurreko urteko sinodo-senari eutsi gura deutse. 2026an, jarraipena emongo jako baterako bideari alkar entzuteko eta bereizketa egiteko. 160 bideratzaile ingurun lagun egingo dabe aldi honetan.
Geure ordua da! Bizkaian Sinodoaren prozesuan parte hartzeko deia
Bilboko eleizbarrutiak entzute, hartu-emon eta alkarte bereizketarako une historikoa bizi dau. Frantzisko Aita Santuak deitutako Sinodo-seneko Eleizari buruzko Azken Agiria argitaratu ondoren, BIzkaian gauzatzek ordua heldu da. Prozesu hau ez da gitxi batzuentzat; lurraldeko fededun alkarteak osotzen dabezan pertsona guztien ordua da. Hori dala-eta, 100 'bideratzaileren' …
Eleizbarrutian Sinodorako talde barria eratu da
Bilboko eleizbarrutian sinodo-seneko Eleizari buruzko sinodorako taldea barritu egin da. Sinodoko azken agiria argitaratu ondoren, bertan jasotako argibideak garatzea eta sustatzea izango da bere egitekoa. Hainbat errealitatetako ordezkariak sartu dira taldean eta atzo batzartu ziran lehenengo aldiz. Bilboko gotzainak eskatuta, aurrerantzean be Idoia Perez de Mendiola izango …
Eleizbarrutiak sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodorakok taldea barritu egin dau
Joan dan martxoaren 15ean, Sinodorako Idazkaritza Nagusiak gutuna bialdu eutsen gotzain guztiei, Sinodoaren garapenerako akonpainamenduari buruz, Frantzisko aita santuak onartutako jarraibideakaz. Idazkian aitatzen danez, "guztiz garrantzitsua" da aldi hau bermatzea, "entzuterako aldian hasitako alkarrizketari" jarraipena emoteko. Aldi barri honetan, Bilboko eleizbarrutiak …
Sinodo-seneko Eleizari buruzko azterraldi barria
Gotzainen Sinodorako Batzordeko kideek agiria prestatu eben joan dan abenduaren 5eko batzarraren ostean, Eleiza katolikoak landu daian, 2024.eko urriian ospatuko dan Gotzainen Sinodoaren XVI. Ohiko Batzar Nagusiaren bigarren saioa prestatzeari begira. Idazki honen haritik, Sinodoa lekuan lekuko aldian sartuko da. Hau da, deialdi barria egiten jake Eleizbarruti bakotxeko kideei …
Artxiboak Erromaraino eroan dau Elizbarrutiko emakumeen historia
Gaur, garagarrilak 1, 76 urte bete dira Bilboko Eleizbarrutiaren fundazinoaren bulda argitu zanetik. Egun horregaz bat eginik, Anabella Barrosok, Eleiz Artxibo Historikoaren zuzendariak, Eleizbarrutiko emakumeen historiari buruzko azterlan bat aurkeztu dau Erroman, European Academy of Domcionek (EUARE) antolatutako nazinoarteko kongresu baten barruan.
Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik
Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.
Smerilli, Aita Santuak Prefekta izentau dauana, Bilbora etorri zan maiatzean
Aita Santuak Alessandra Smerilli izentau dau bagilaren 30ean Osoko Giza Garapenaren Zerbitzurako Dikasterioko prefekta. Hau da Leon XIV.a aita santuak goi mailako kargu baterako emakume bat izentau dauen bigarren aldia, María Montserrat Alvarado Komunikaziorako Dikasterioaren Prefekta izentau ondoren. Erromako Kuriako goi mailako arduradun barria Bilbora etorri zan Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak bultzatutako topaketa batzuetan parte hartzera.
Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria
Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean, 100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan.
Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian
Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".
San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna
Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.
Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n
Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …
Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian
Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita katalogatu dira.
Durango izango da Bizkaiko Eleizaren erdigunea Goazen 2026an
Bilboko eleizbarrutiak 2026-2027 pastoral ekitaldiari hasierea emoteko eguna eta lekua zehaztu ditu. Goazen topaketea irailaren 26an, zapatuz, egingo da Durangon, eta Bizkaiko parrokien, mobimentuen eta pastoral eragileen topagune nagusia izango da.
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.



