18-05-2026 Lunes, VII semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Sinodoa

16.03.2026

Ehun lagun inguru batu zan Zornotzan bigarren bikaritza batzarrean

IV. eta V. bikaritzetako ehun lagun inguru batu zan Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean sinodo-prozesuko bigarren bikaritza batzarrean. Orain arte atzemandako pastoral lehentasunetan sakondu eta sinodo-seneko Eleizaren biderako proposamen zehatzetan aurrera egin za.

12.03.2026

Hitzordua Zornotzan Sinodoari buruzko bigarren bikaritza saiorako

Datorren zapatuz, martxoak 14, IV. eta V. bikaritzetako parrokia alkarteetako kideak batuko dira lan eta gogoeta egiteko. Batzarra Zornotzako Karmengo Ama ikatetxean izango da, eleizbarrutiak alkarregaz bide egiteko martxan jarritako prozesuaren barruan. 

19.02.2026

Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra prestatzen

Otsailaren 28an, Gurutzetako parrokian ospatuko da Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra. Hitzordu honen aurretik, alkarteetan Sinodoko azken agiriaren inguruan bereizten eta gogoeta egiten ari dira etenbako prozesu honen barruan. 

12.02.2026

Bikaritzako batzarrak Bilboko eleizbarrutian: aldi erabakigarria sinodo-prozesurako

Bizkaian, sinodo-prozesuak aldi erabakigarria biziko dau. Zehaztu dira Bilboko eleizbarrutian bikaritzetan egingo diran batzarren egunak. Batzar erabakigarriak izango dira alkarte ibilbidean. Gurutzetako parrokian (I. eta II. bikaritzak) egingo da lehenengo batzarra otsailaren 28an, martxoaren 14an hurrengoa Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an hirugarren eta …

02.02.2026

Sinodoak 'ordua adierazoten dau' Bizkaian

Sinodo-seneko Eleizari buruzko sinodoa bere bidean aurrera doa Bilboko eleizbarrutian. Asteburuan, sinodo-batzar bi egin dira, hain zuzen be, Galdakaon eta Gurutzetan. Bide-oriari jarraituz, otsailean eta martxoan batzarrak egingo dira bikaritzetan oinarrizko alkarteetan sortutako gogoetak batera jartzeko eta horreetan sakontzeko. 

05.01.2026

Bizkaiko alkarteak sinodo-senez

Urte barriaren hasieran, Bizkaiko parrokia eta pastoral barrutiek aurreko urteko sinodo-senari eutsi gura deutse. 2026an, jarraipena emongo jako baterako bideari alkar entzuteko eta bereizketa egiteko. 160 bideratzaile ingurun lagun egingo dabe aldi honetan.

05.12.2025

Geure ordua da! Bizkaian Sinodoaren prozesuan parte hartzeko deia

Bilboko eleizbarrutiak entzute, hartu-emon eta alkarte bereizketarako une historikoa bizi dau. Frantzisko Aita Santuak deitutako Sinodo-seneko Eleizari buruzko Azken Agiria argitaratu ondoren,  BIzkaian gauzatzek ordua heldu da. Prozesu hau ez da gitxi batzuentzat; lurraldeko fededun alkarteak osotzen dabezan pertsona guztien ordua da. Hori dala-eta, 100 'bideratzaileren' …

10.06.2025

Eleizbarrutian Sinodorako talde barria eratu da

Bilboko eleizbarrutian sinodo-seneko Eleizari buruzko sinodorako taldea barritu egin da. Sinodoko azken agiria argitaratu ondoren, bertan jasotako argibideak garatzea eta sustatzea izango da bere egitekoa. Hainbat errealitatetako ordezkariak sartu dira taldean eta atzo batzartu ziran lehenengo aldiz. Bilboko gotzainak eskatuta, aurrerantzean be Idoia Perez de Mendiola izango …

06.05.2025

Eleizbarrutiak sinodo-seneko Eleizari buruzko Sinodorakok taldea barritu egin dau

Joan dan martxoaren 15ean, Sinodorako Idazkaritza Nagusiak gutuna bialdu eutsen gotzain guztiei, Sinodoaren garapenerako akonpainamenduari buruz, Frantzisko aita santuak onartutako jarraibideakaz. Idazkian aitatzen danez, "guztiz garrantzitsua" da aldi hau bermatzea, "entzuterako aldian hasitako alkarrizketari" jarraipena emoteko. Aldi barri honetan, Bilboko eleizbarrutiak …

23.01.2024

Sinodo-seneko Eleizari buruzko azterraldi barria

Gotzainen Sinodorako Batzordeko kideek agiria prestatu eben joan dan abenduaren 5eko batzarraren ostean, Eleiza katolikoak landu daian, 2024.eko urriian ospatuko dan Gotzainen Sinodoaren XVI. Ohiko Batzar Nagusiaren bigarren saioa prestatzeari begira. Idazki honen haritik, Sinodoa lekuan lekuko aldian sartuko da. Hau da, deialdi barria egiten jake Eleizbarruti bakotxeko kideei …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2514 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
18.05.2026

Asteburuko argazkiak

HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.

18.05.2026

Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen deia Mendekosten bakearen aldeko jentaurreko ekitaldia egiteko

Datorren domekaz, maiatzak 24, ospatuko dan Mendekoste eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbatrutiko Batzordeak keinu zehatz bi, eleiza barruan eta eleizatik kanpo, prosposatu deutsoz eleizbarrutiari bakearen aldeko ktistau konpromisoa agerian jartzeko. Aldez aurretik prestatutako pankartagaz bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dabe.

17.05.2026

Asteko barrien laburpena

Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpenak azken 7 egunetan izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena eskeintzen dau.
16.05.2026

Jesusen Mirabeen fundatzailearen eguna

Karitateko Jesusen Mirabeek euren eguna ospatuko dabe maiatzaren 18an, astelehena, Jesusen Bihotzeko Maria Josefa euren fundatzailearen jai liturgikoaren egunez. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Jesusen Mirabeen Etxe nagusik eleizan (Naja, 1. Bilbao) arratsaldeko seiretan osspatuko dan Eukaristian. Bihar, ospakizuna eguerdiko hamabietan izango da Miribillan santari eskeinitako eleizan. 

15.05.2026

San Bizente eleizako organoa martxan da barriro konponketak eginda

Maiatzaren 26an, On Joseba Segura gotzaina Abandoko San Bizente eleizako organo barriztatu barria, balio handiko musika-tresna, bedeinkatuko dau. Urte biko lanen ostean, musika-tresna honek bere distira berreskuratu dau. Gertaera garrantzitsu hau izango da Eleizbarrutiak, 2023tik hasita, Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera, garatzen diharduan organoen barriztapenerako egitasmoan emoten dan lehenengo urratsa. Jorge Unda Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeko idazkari exekutiboak alkarrizketa eskaini deutso Alkarren Barri kontu honen inguruan.

14.05.2026

HOACen deia, "parte hartu eta eraldatzeko"

Ekintza Katolikoko Langile Ermandadeak (HOAC) bere eguna ospatuko dau datorren domekaz, maiatzak 17, Durangon. Aurton, alkarte loturak berregiteko eta gizarte parte-hartzea sendotzeko premina nabarmenduko dabe, bakarkeriari, behin-behinekotasunari, eta guztiona danarenganako atxikimendurik ezari aurre egiteko. Herriko leku esanguratsuak bisitatuko dabez, besteak beste, 1937ko bonbardaketari lotutakoak. Mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Uribarriko Andra Mari basilikan, 12:30etan eta ostean jentaurreko zeinua eta bazkaria izango dabez.

14.05.2026

Nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldia zapatuz hasiko da, Santutxun

Santutxuko "Karmelo" eleizan emongo jako hasiera datorren zapatuz, maiatzak 16, 20:45etan, Bilbao Uria nazinoarteko organo-jaialdiaren 14. ekitaldiari. Ana Aguado organistak honako musikagileen piezak joko ditu: Eduardo Torres, Jesus Guridi, Jose Maria Usandizaga, Cesar Franck, Jacques-Nicolas Lemmens, Charles-Marie Widor. 

13.05.2026

Bilboko eleizbarrutian ekonomia-ardurakidetasunerako jardunaldia ospatuko da

Datorren domekaz, maiatzak 17, Gizarte Komunikabideen Munduko LX. Egunez, Bilboko eleizbarrutiak Ekonomia-ardurakidetasun eta gardentasunaren inguruko kanpaina egingo dau. Parrokia alkarteak, egokitzat jotzen daben unean, eleiztarrei 2025eko kontuak aurkeztera bultzatzea da kanpaina honen xedea.

13.05.2026

Bat egingo dozu pertsona nagusien aldeko sinadura-bilketan?

Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuak pertsona nagusiak era askotako tratu txarren (fisikoa, psikologikoa, ekonomikoa...) aurrean babesteko legea sortzeko sinadura-bilketan parte hartzen dihardu (gehiago jakiteko: hemen). 

12.05.2026

Mariaren Leginoak erretiroa eta Eukaristia ospatuko ditu eguenez, Bilbon

"Mariaren baietza" goiburuaren harira ospatuko da datorren eguenez, maiatzak 14, 18:00etan, Mariaren Leginoa mobimentuak antolatutako erretiroa. Rafa Saez eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau alkartearen egoitzan Kapelutegi, 12 - 1. solairua ezker.). Edel Mary Quinnen irudia izango da hari eroalea eta gura dabenak parte hartu leikie, mobimentuko kide izan ala ez. 

Emaitzak orrialdeka