24-02-2026 Martes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Europaren etorkizunari buruzko gogoetarako mintegia “Barandiaran Kristau Alkartearen” eskutik
24.02.2026

Europaren etorkizunari buruzko gogoetarako mintegia “Barandiaran Kristau Alkartearen” eskutik

"Barandiaran Kristau Alkartea" dalakoak gogoetarako mintegia antolatu dau, "Zein da Europaren etorkizuna?" goiburuaren haritik. Martxoaren 3 eta 10ean izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), 19:00etan. Martxoaren 3an, Susana Mangana "Pedro Arrupe" Giza Eskubideetarako Institutuko doktore-ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izango da hizlaria eta 10ean, Alberto Lopez Basaguren Zuzenbide Konstituzionaleko Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna.  

Martxoak 3: “Europa bidekurutzean: autonomia estrategikoa eta aitzindaritza berreraketa-prozesuan dan munduan” (Susana Mangana)

Martxoak 10: “Nazinoarteko antolamendu barria” (Alberto Lopez Basaguren)

Barandiaran Kristau Alkartea

Profesional katolikoen nazinoarteko mobimentua – Pax Romana Euskadi dalakoaren barruan dagoan euskal taldea.

Aukera barriak sortzea dogu xede, horreen araberako eta guztion etorkizuna ertzeko erabakigarri diran balio, jarrera eta konpromiso pertsonalakaz. BKA Euskadi Pax Romana

Susana Mangana y Alberto López Basaguren