24-02-2026 Martes, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 El Salvadorreko ekonomia-garapen eta lekuko aldaketari buruzko saioa gaur, Bilbon
24.02.2026

El Salvadorreko ekonomia-garapen eta lekuko aldaketari buruzko saioa gaur, Bilbon

"Ekonomia-garapena, lekuko aitzindaritza eta klima-aldaketari moldatzea El Salvadorren" gaiaren inguruko saioa izango da gaura arratsaldeko 18:30etan Barria eraikineko (Plaza Barria, 4-1.) aretoan. Patxi Lupiola Esku Elkartuak Bizkaia erakundeko presidenteak, Amaia Ruiz Caritas Bizkaia erakundeko kideak eta Paco Llorente Manos Unidas Madrid erakundeko kofinantzaketa sailekoak parte hartuko dabe. 

Esku Elkartuak erakundeak antolatutako saioan, Caritas Bizkaia erakundeagaz eta Bilboko Udalagaz batera El Salvadorren dabezan egitasmoak azalduko dira eta gaur egun El Salvadorren bizi daben gizarte-politika testuinguruaz be jardungo dabe. 

Esku Elkartuak erakundearen kanpaina

Esku Elkartuak erakundeak urteroko kanpaina ospatu barri dau -otsailaren lehenengo asteburuan-, “Goseari aurre egin” goiburuaren haritik.


Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Esku Elkartuak