Barriak
Etiquetado como: Esku Elkartuak
El Salvadorreko ekonomia-garapen eta lekuko aldaketari buruzko saioa gaur, Bilbon
"Ekonomia-garapena, lekuko aitzindaritza eta klima-aldaketari moldatzea El Salvadorren" gaiaren inguruko saioa izango da gaura arratsaldeko 18:30etan Barria eraikineko (Plaza Barria, 4-1.) aretoan. Patxi Lupiola Esku Elkartuak Bizkaia erakundeko presidenteak, Amaia Ruiz Caritas Bizkaia erakundeko kideak eta Paco Llorente Manos Unidas Madrid erakundeko kofinantzaketa sailekoak …
Esku Elkartuak erakundeak "goseari aurre egin" gura deutso
Esku Elkartuak datorren domekaz, otsailak 8, ospatuko dau urteko kanpaina eta gaur, ohikoa danez, borondatezko bataua egitea proposatu dau. "Goseari aurre egin" goiburua aukeratu da aurtengo ekitaldirako eta On Joseba Segura gotzainak azaldu dauanez, ""Goseari aurre egin". Goiburu hori proposatu deusku Esku Elkartuak erakundeak 2026rako. Ez da leloa, asmo-adierazpena da, eta …
Klima-bidegabekeria Perun, misino-lekukotasuna
"“Planeta aldatzeko gauza dan espezie bakarra. Gizakiaren zirrara” goiburuaren haritik ospatuko dau aurton Esku Elkartuak erakundeak bere urteroko kanpaina, Reyes Villanueva Esku Elkartuak erakundearen Bizkaiko presidente-ordezkariak kanpainaren aurkezpenerako gutunean azaldu dauanez, "pobretasun, gose eta desbardintasun bako planeta jasangarria, hau da, gizon eta …
Esku Elkartuak erakundearen deia "desbardintasuna geldiarazoteko"
Esku Elkartuak erakundeak datorren domekaz, otsailak 12, ospatuko dau bere eguna. Egun bi aurretik, otsailaren 10ean, barikuz, borondatezko barau eguna egitea proposatu dabe. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak kanpaina honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Esku Elkartuak erakundeak “Zeure esku dago desbardintasuna geldiarazotea” goiburua aukeratu dau …
Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan
Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.
Asteko albisteak
Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.
Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean
Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.
Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa
Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun.
Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik
Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.
Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria
Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean, 100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan.
Ermua eta Berrizko gazteak erromesaldian
Mendibi taldea, 21 lagunez osotutakoa da. Berrizko eta Ermuko gazteek parte hartu daben Italiako erromesaldi esperientziaren amaierara iristen ari da. "Gure bihotza zentzunez bete daben egunak izan dira – Azaldu dabe –, gure fedea indartuz eta gure esperientziak partekatzera, alkarregaz berba egitera eta alkarri laguntzera animauz, Kristori jarraitzeko bidean".
San Pedro eta San Pablo, Bizkaian errotutako eguna
Gaur Bilboko eleizbarrutiak kristinautasun primitiboaren zutabe nagusi biren jai handia ospatzen dau, kostaldeko herrietan protagonismo berezia izanik, San Pedro arrantzaleen, saregileen eta itsasontzien egileen zaindaritzat hartzen baita.. Lekeition eta Bermeon jardunaldi bereziak egingo dira.
Belaunaldi arteko talde batek otoitz esperientzia eukiko dau Taizé-n
Bagilaren 28tik garagarrilaren 5era bitartean, gure Eleizbarrutiko hainbat lagunek otoitz, isiltasun, gogoeta pertsonal, bizikidetza eta zerbitzu astea biziko dabe Taizeko (Frantzia) komunidadeagaz batera. Hurrengo urteetan errepikau gura dan jarduera baten lehen edizinoa izango da hau. Oraingoan, belaunaldien arteko talde batek parte hartuko dau -17 eta 85 urte bitartean- (gehienak 17 eta 35 urte bitartekoak). Taizeko komunidadeak eguneroko erritmoa proposatzen dau, alkarragaz otoitz egin, gogoeta biblikoak suspertuz eta lan praktikoak eginez. Herrialde ezbardinetako gazteakaz alkartuko …
Katalogoak XVIII. gizaldiko maisulana agerian jarri dau Arratian
Mexikar artearen maisu bikain eta Guadalupeko Andra Mariaren irudiaren margolari nagusiak 1754an egindako Guadalupeko Andra Maria orain arte ezezagun lez egon da Arteako Elexabeitiako San Migel ermitan. Lanei esker, Arratiako 9 herrietako10 parrokia eta 68 ermita katalogatu dira.



