30-04-2026 Jueves, IV semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Esku Elkartuak

24.02.2026

El Salvadorreko ekonomia-garapen eta lekuko aldaketari buruzko saioa gaur, Bilbon

"Ekonomia-garapena, lekuko aitzindaritza eta klima-aldaketari moldatzea El Salvadorren" gaiaren inguruko saioa izango da gaura arratsaldeko 18:30etan Barria eraikineko (Plaza Barria, 4-1.) aretoan. Patxi Lupiola Esku Elkartuak Bizkaia erakundeko presidenteak, Amaia Ruiz Caritas Bizkaia erakundeko kideak eta Paco Llorente Manos Unidas Madrid erakundeko kofinantzaketa sailekoak …

06.02.2026

Esku Elkartuak erakundeak "goseari aurre egin" gura deutso

Esku Elkartuak datorren domekaz, otsailak 8, ospatuko dau urteko kanpaina eta gaur, ohikoa danez, borondatezko bataua egitea proposatu dau. "Goseari aurre egin" goiburua aukeratu da aurtengo ekitaldirako eta On Joseba Segura gotzainak azaldu dauanez, ""Goseari aurre egin". Goiburu hori proposatu deusku Esku Elkartuak erakundeak 2026rako. Ez da leloa, asmo-adierazpena da, eta …

09.02.2024

Klima-bidegabekeria Perun, misino-lekukotasuna

"“Planeta aldatzeko gauza dan espezie bakarra. Gizakiaren zirrara” goiburuaren haritik ospatuko dau aurton Esku Elkartuak erakundeak bere urteroko kanpaina, Reyes Villanueva Esku Elkartuak erakundearen Bizkaiko presidente-ordezkariak kanpainaren aurkezpenerako gutunean azaldu dauanez, "pobretasun, gose eta desbardintasun bako planeta jasangarria, hau da, gizon eta …

06.02.2023

Esku Elkartuak erakundearen deia "desbardintasuna geldiarazoteko"

Esku Elkartuak erakundeak datorren domekaz, otsailak 12, ospatuko dau bere eguna. Egun bi aurretik, otsailaren 10ean, barikuz, borondatezko barau eguna egitea proposatu dabe. On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak kanpaina honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez,  "Esku Elkartuak erakundeak “Zeure esku dago desbardintasuna geldiarazotea” goiburua aukeratu dau …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2491 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
29.04.2026

BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta

Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.

29.04.2026

Lan ikusezina 'Bizkaia isilik' bilkuretan

HIlaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik'  ekimenaren eskutik bilkurak egingo dira migratzailee ta errefuxiatuek jasaten dabezan bidegabeketiak salatzeko. Langileen Nazinoarteko Egunaren bezperan izango da apirileko bilkura eta horregaitik agerian jarriko dabe gure inguruan ikusezintasunean lan egiten dauan hainbeste lagunen egoera.

28.04.2026

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko lau kide Kongoko Errepublika Demokratikora doaz

"Mufungaren Adiskideak" fundazinoko kide diran Jose Ignacio Iturmendi, Iñigo Iriarte, Mikel Robledo eta Mikel Lopez Ruiz de Azua Kongoko Errepublika Demokratikora doaz fundazinoak laguntzen dituan egitasmoak -osasuna, heziketa, umeei eta emakumeei zuzendutako laguntza- zuzenean ezagutzeko. Lehenengo hirurak hainbat bider izan dira afrikar herrialdean, baina Mikel Lopez Ruiz de Azuak lehenengo aldiz bidaiatuko dau Kongoko Errepublika Demokratikora. Mikel, Kongoko E.D.an hil eta bertan hobiratuta dagoan Xabier Ruiz de Azua misiolariaren loba da.
27.04.2026

Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"

Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.

26.04.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

Eleizbarrutian astean zehar izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.04.2026

Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz

Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra comunidad latinoamericana. Ella, nuestra Virgen morena, nuestro modelo de fe, sigue siendo hoy firme guía hacia Jesús”. On Joseba Segura gotzaina be saioan izango da.

24.04.2026

`Bilboko Korala gertutik´ jaialdia, hainbat eleizatan

Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak, Bizkaiko Eleizaren laguntzagaz, bultzatutako jaialdiaren hamargarren ekitaldian, uriko eleiza, parrokia eta kaperetan izango dira emonaldiak. Lehenengo kontzertua datorren domekaz, apirilak 26, izango da, 19:00etan, Mirarigilea eleizan (Zorrotza) eta Jesus Guridi Orkestra eta Aureliano Valle Orkestra izango dira protagonista. 

23.04.2026

Euskalerriko Eskautak mobimentuaren 60. urteurreneko ospakizunen hasiera

Orain dala hirurogei urte sortu zan Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB), hain zuzen be 1966an, eta gaur arratsaldez izango da Bilbon urteurren hori ospatzeko egingo dabezan ekitaldien artean lehenengoa. "La Perrera" (Sabino Arana, 50) zentroan jai handia egingo dabe eta bertan batuko dira Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko lehengo eta oraingo begirale eta arduradunak, besteak beste eskaut mobimentuaren denporaren lerroa ikusteko. Gainera, hirurogei urteotako istorioak kontatuko dabez, 'Veneno Inmortal' taldearen kontzertuaz gozatuko dabe eta alkarregaz kopau bat hartu.

23.04.2026

Inbertsino etikoari buruzko jardunaldien hasiera Bilbon

Gaur, apirilak 23, hasiko dira bilbon fedeagaz bat datorren finantza-inbertsinoan arreta jarriko daben jardunaldiak, 70 lagun inguru batuko dalarik. Bilboko eleizbarrutiaren ekimen honetan, eleizbarrutietako ekonomoak, kongregazino erlijiosoetako ekonomia-arduradunak eta finantza etikoetan jakin-mina daben profesionalak batuko dira. Jardunaldiei hasiera emoteko, Elena Beccalli Universià Cattolica del Sacro Cuore dalako zuzendari eta “Mensuram Bonam” agiriaren egileak hitz egingo dau.

23.04.2026

Liburuaren eta egile-eskubideen nazinoarteko eguna

Apirilaren 23an, irakurtzea zein ona dan gogoratzen jaku urtero, izan be, Marian Canton de Salazar Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) liburutegiko arduradunak adieazo dauanez "porque el libro es ese objeto democrático que nos abre a otras vidas y otros horizontes, nos permite aprender de las vicisitudes de la historia y nos ayuda en la búsqueda de respuestas a nuestras preguntas. Frente a la lectura rápida, superficial (y tantas veces tendenciosa) de Internet y otras redes sociales, el libro nos interpela, nos hace pensar con calma, nos ayuda a construir …

Emaitzak orrialdeka