13-04-2024 Sábado, II semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Klima-bidegabekeria Perun, misino-lekukotasuna
09.02.2024

Klima-bidegabekeria Perun, misino-lekukotasuna

"“Planeta aldatzeko gauza dan espezie bakarra. Gizakiaren zirrara” goiburuaren haritik ospatuko dau aurton Esku Elkartuak erakundeak bere urteroko kanpaina, Reyes Villanueva Esku Elkartuak erakundearen Bizkaiko presidente-ordezkariak kanpainaren aurkezpenerako gutunean azaldu dauanez, "pobretasun, gose eta desbardintasun bako planeta jasangarria, hau da, gizon eta emakume guztioi duintasunez bizitzeko aukera emongo deuskun eta danona dan etxea eraikitzea” helburutzat hartuta. Gaur, barikua, borondatezko barau-eguna ospatuko da eta asteburuan parrokietan ospatuko da sentiberatasuna bizteko eta dirua batzeko kanpaina. 

Esku Elkartuak erakundearen eskutik, Perun egon dan Aitor Esteban misiolariak lekukotasuna emongo dau hainbat parrokiatan:

Bilboko San Fernando parrokian, otsailaren 10ean, zapatuz, 13:00ean.

Barakaldoko Itxaropena parrokia, otsailaren 10ean, zapatuz, 18:00etan.

Barakaldoko San Bizente parrokian, otsailaren 10ean, zapatuz 19:30etan.

Areetako Mesedetako Ama parrokian, otsailaren 11an, domekaz, 13:00ean.

Aitor Esteban
Aitor Esteban

Esteban “Fede eta Zuzentasuna” komunidadeko eta “Ekintza solidarioa” kristau komunidadeetako kide izan da Bilbon, San Salvadorren (El Salvador) eta Trujillon (Peru) eta “Círculo solidario” GGKEaren laguntzaile. Gaur egun Barakaldo eta Errekarte Pastoral Barrutietan (PB) ari da pastoralgintzan.

Trujillo Garaia

Trujillo Garaian (Peru) jardun izan dauan azken urteetan bizi izandako esperientziaren eta martxan jarritako egitasmoen inguruan hitz egingo dau.

Berari egindako alkarrizketa jasoten da Alkarren Barri/Comunicación aldizkariaren otsaileko alean:

Danona dan etxea zaindu

Estebanek, bere lekukotasuna emoteaz batera, klima-bidegabekeriaz eta danona dan etxearen zaintzaz jardungo dau. “Munduko biztanleriaren %10ak kontsumitzen edo sortzen dau berotegi-efektuko gasen erdia, baina ondorioak jasaten dabezanak bizi-mailaren azpitik dagozan eta %50a ez ezik %12a baino sortzen ez dabenak dira. Jasaileek dana iruntsi behar dabe eta behin-behinekotasunean bizita, gainera. Esate baterako, abereak hiltea dakarren lehortea egon ezkero, han ez dago B planik”. 

Azaltzen dauanez, hemen nekazariek kontingentzia-funtsari diru-laguntzak eskatzen deutsez eta jaso egiten dabez, baina han ez dago holakorik: “Han, abere barik geratzen zara, ezer barik. Han jenteak bitarteko jakin batzuk ditu eta ez besterik. Eta ez dago beste laguntzarik, ez dago Europarik. Horixe da kontua”.

Aitorrek, besteak beste, “Harearen soinuak” orkestra jarri eban martxan Trujillo Garaian. Honako orkestra hau, Norai alkartearen Etorkizuna musikatan egitasmoagaz alkartuta dago. Inoiz, esate baterako Pobreen Munduko Egunaren (PME) 2021eko ekitaldian, alkarregaz jardun izan dabe. Indautxun, Etorkizuna musikatan taldeko irakasleek eta online, “Harearen soinuak” taldeko musikariek. 

Bizitza duina, bazterketa barik

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzainak Esku Elkartuak erakundearen kanpainarako idatzi dauan mezuan dinoanez, “bizitza duina, bazterketa bakoa izateko, danona dan etxearen eraikuntzan laguntzea proposatzen dau Esku Elkartuak erakundeak aurtengo kanpainan “gizakiaren zirrara” goiburuagaz. Planeta erasaten daben tratu txarrek munduaren beste aldean ondorio larriagoak dituala ikusarazo nahi dau eta gizakiak, onerako zein txarrerako, ha aldatzeko dauan ahalmen bikoitz hori nabarmendu. “Planeta aldatzeko gauza dan espezie bakarra” gara. Ingurumenaren hondatzearen ondorioak batez be planetako hainbat lekutan bizi diran txirotuek jasaten dabezala konturatzen gara”.