28-04-2024 Domingo, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Juan Reyeroren diakonogintza, bihar Durangon
09.02.2024

Juan Reyeroren diakonogintza, bihar Durangon

Bihar -otsailak 10, zapatua- Juan Reyero Eleizbarrutiko abadegaia diakono ordenatuko da Durangoko Andra Mari basilikan, eguerdiko 12:00etan hasiko dan eleizkizunean. On Joseba Segura Bilboo gotzainaa buru izango da ospakizunean.

Juan Reyero Pontesek 34 urte ditu eta Mostolesekoa (Madril) da. Pandemiaren ostean heldu zan Bilbora, 2020ko irailean. Eleizbarrutiko Seminarioan, Artagan Pastoral Barrutian (PB) ekin eutsan bere ibilbideari, hain zuzen be Begoñan, non urte bi eom ebazan Eusebio Perez Mayo abadeak lagunduta.

Beranduago, Tabira PBra bialdu eben eta hantxe dago orain be, pastoral aldia beteten, Alex Alonso lurralde bikarioari lagunduz. Juanek azaldu dauanez, “eskaut taldeei lagundu deutset eta baita liturgiarako taldeetako eta osasun pastoraltzako pertsona nagusiei, Caritasi, pertsona nagusientzako tailer ibiltariei eta katekesian eta gazteen arloan be”.

Lau ordenazino

Azken asteotan, beste hiru abadegai be dianoko ordenatu dira. Lehenengoa, Marco Antonio Muñoz Castro, urtarrilaren 27an, Plentziako Andra Maria Magdalena parrokian. Ospakizuna osorik: hemen. Joan dan zapatuz, otsailak 3, Gorka Campos eta Mario Diaz, Begoñako basilikan. Bihar, Juan Reyero Pontes, Durangoko Andra Mari basilikan, 12:00etan.

Juan Reyero