22-07-2024 María Magdalena
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bizian gora/Vida ascendente mobimentuaren zaindarien eguna
09.02.2024

Bizian gora/Vida ascendente mobimentuaren zaindarien eguna

Bizian gora/Vida ascendente mobimentuak SImeon eta Ana zaindarien eguna ospatu eban atzo -eguena-. Tomy Rodriguez mobimentuko Eleizbarrutiko presidentearen esanetan, "mobimentuaren egunik garrantzitsuenetakoa da, talde guztietako lagunak batzen garalako adiskidetasun eta pozezko giroan".

Zaindariaren eguna ospatzeko, hainbat taldek antolatutako Eukaristia ospatu eben Bilboko Bariko San Nikolas eleizan, Fernando Marcos Bilboko bikarioa buru zala, eta Tomyren esanetan, “eleizkizun atsegina” izan zan.

Ohiko bazkaria izan eben ondoren, Alde Zaharreko jatetxe baten eta giro onean izan ziran solasean eta kantuan.

Bizian Gora
Tomy Rodriguez mobimentuko Eleizbarrutiko presidentea ospakizunean

Tomyren esanetan, “egun ederra izan zan, mobimentuko kideen arteko lokarriak estutzeko eta gure hiru zutabeetan, espiritualtasun, adiskidetasun eta apostolutzan sakontzeko balio izan euskun”.

Bizian Gora
Bizian Gora
Bizian Gora
Bizian Gora