29-02-2024 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Bilboko Eleizbarrutiak olibondoa landatu dau Bizkaiko Eleizan gehiegikerien biktima izan diranak gogoratzeko
09.02.2024

Bilboko Eleizbarrutiak olibondoa landatu dau Bizkaiko Eleizan gehiegikerien biktima izan diranak gogoratzeko

Gaur eguerdian, On Joseba Segura Bilboko gotzainak, Adin Txikikoen Babeserako eta Sexu Gehiegikerien Prebentzinorako Bilboko Eleizbarruiko Batzordeko hainbat kidegaz batera, olibondoa landatu dau Derioko ‘Adiskidetasunaren Basoan’. “Errubakoaren sufrimentua” irudikatuz, joan dan 2023.eko martxoaren 24an Santiago katedralean ospatu zan gehiegikerien biktimen aldeko otoitzaldian aurkeztutako ale bera da. Olibondogaz batera, oroitzapenezko plaka jarri da ‘gure Eleizan izandako sexu gehiegikerien biktima guztien oroimenez’. 

El olivo se ha plantado en el marco del `Zuhaitz Eguna´, encuentro anual organizado por el Seminario Zentrum en el que se reconocen valores como la sostenibilidad, la igualdad y la paz social.

Arbol Derio
El obispo, en el centro de la imagen, junto a varios miembros de la Comisión de Protección de Menores: María Gómez, Gemma Escapa, María Manrique y Carlos Bargos.

Biblian sinbolismo handia dauan olibondoa Gernikako arbolaren kimuaren ondoan landatu da, Derioko seminarioa izan zanaren parean. Berton, makina bat abade hezi zan eta, Deustuko Unibertsitateak egindako ikerketaren arabera, 1953 eta 1970 bitartean, sexu gehiegikeriazko kasuak gertatu ziran Eleizbarrutiko Seminario Txikian hiru abade hezitzaileren eskutik

Arbol Derio

On Joseba Segura gotzainak landatu dau olibondoa Batzordeko hainbat kidek lagunduta. Batzordeak, bere aldetik, datozan asteetan Gotzain Kontseiluan aurkeztuko daben eta web orrialde honetan argitaratuko dan 2023ko ekitaldiko jardueraren oroitza-txostenean jasoten dan zenbait datu emon dau.

Gemma Escapa abokatuak hitz egin dau egunotan Bizkaitik kanpo dan Carlos Olabarri abadeak zuzentzen dauan taldearen izenean.

2023ko datu batzuk

Batzordeak 7 espediente barri zabaldu ebazan joan dan urtean. Kaltegileak, hilda dagoan Eleizbarrutiko abade bat, fraile bat, beste Eleizbarruti bateko abade bat, hiru laiko (bat identifikatu barik) ira, eta irekitako azken kasuari dagokionez, biktimagaz batzarra egitekotan dira. 2019an batzordea sortu zanetik 2023ra arte, 39 espediente zabaldu dira eta horreetako 27 itxita dagoz. 2023an, 9 kasu itxi dira.

Kide barriak Batzordean

Aurton Adin Txikikoen Babeserako Batzordean sartu diran kide barri biek, hau da, Carlos Bargosek (Bilboko Eleizbarrutiko idazkari nagusi eta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendari ohi) eta Maria Manriquek (Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kide eta Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko presidente ohi) parte hartu dabe olibondoaren landaketan. Aitatutako kide barriok Teo Santos, Juli Moreno eta Maria Fernandez Hierroren lekua hartu dabe taldean.

Zuhaitz eguna

 ‘Zuhaitz Eguna’ 2014an sortu zan eta orduan Gernikako Arbola historikoaren kimua eta berrogeta hamar haritz eta pago inguru landatu zan. Gaur egun, 270 zuhaitz inguru dago Bizkaiak ingurumenagaz dauan konpromisoaren sinbolo bihurtu dan ‘Adiskidetasunaren Basoan’.

Olibondoaz batera, gaurko ekitaldian hamar zuhaitz landatu dira. 

Esther Apraiz Derioko alkate eta Eudel erakundeko gaur egungo presidenteak agurra eta ondo etorria egin deutse gonbidatuei eta agerian jarri dau Derioren eta Seminarioa eraikinaren arteko sinbiosia, eraikina udalerriaren izenaz ezagutzen da-eta. Ekitaldian autortzen diran balioen garrantzia be azpimarratu dau.

Por su parte, Juan Manuel Seco e Iñaki Santamaría, presidente y gerente de Seminario Zentrum, respectivamente, han sido los encargados de entregar los galardones “Zuhaitza Bihotzean 2024”. Con ellos se reconoce a una empresa y a una persona vinculadas al edificio, que se hayan destacado por su implicación y apoyo a esta comunidad y su entorno.

Kaiku Elikagai-korporazinoa izan da saritua enpresen arloan eta Miren Josune Arrutia pertsona partikular saritua. Merkataritzaren arloan ibilbide profesional zabala dau eta Bilbolamp dalakoari lotuta dago. 

Gotzainak autortutako erakunde eta pertsonaren ekarpena eskertu dau, bere esanetan, gaur landatutako zuhaitzek lez, “arrastoa izten dabe-eta hurrengo belaunaldientzat”. Honen haritik, Kalbarioko zoritxarrari lotuta dagoan olibondoa aitatu dau, “beragaz gure Eleizan izan diran sexu gehiegikerien biktimen sufrimentua gogoratu gura” dala esanez.