13-10-2024 Domingo, XXVIII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Adimen-osasunari buruzko solasaldia, Gaixoaren Eguna dala-eta
10.02.2024

Adimen-osasunari buruzko solasaldia, Gaixoaren Eguna dala-eta

"Goibeltasunean, itxaropena zabaldu" goiburuaren haritik ospatuko da aurton Gaixoen Munduko Eguna, asteburu honetan. Hori dala-eta, bihar -domeka-, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina izango da buru arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez.

Gaixoen Munduko Eguna dala-eta, orain dala egun batzuk solasaldia egon zan Radio Popular-Herri Irratian, Osasun Pastoraltzaren esku-hartzeagaz. Irratsaioan, adimen-osasunaren inguruan jardun eben eta horretan aditu eta profesional diranek parte haartu eben. Koldo Campo kazetariak gidatu eban solasaldia eta Jon Elordui eta María Gómez Lagungo Fundazinoko kideek, Iñigo Recalde Getxo Bihozbera taldekoak eta Silvia Pérez eskizofrenia dauan alabaren amak parte hartu eben. 

Alkarren Barri/Comunicación aldizkariaren otsaileko alean, solasaldiaren laburpena jasoten da:

Frantzisko Aita Santuaren mezua

Frantzisko Aita Santuak mezua idatzi dau Gaixoaren Munduko Egunerako. Aita Santuak gogoratzen deuskunez, “maitasunerako sortuak izan gara, alkartasuna eta senidetasuna sustatzea dagokigu. Gure izaeraren alderdi hori euskarri dogu, batez be gaixoaldi eta makalaldietan, eta danok batera geure egin beharreko terapia da bizileku dogun gizartearen gaixotasunak sendatzeko”.

 

 

Un momento de la tertulia celebrada en Radio Popular-Herri Irratia