29-02-2024 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko barrien minutu biko laburpena
11.02.2024

Eleizbarrutiko barrien minutu biko laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

Agate Deunaren eguna

Eleizbarrutiko hainbat lekutan ospatu da eta era berezian, Kastexanako ermitan.

Matrikulazinoak EBI Eleizbarrutiko ikastetxeak sarean

Matrikulazinoak egiteko epea zabaldu da Eleizbarrutiko ikastetxeetan

Otsailaren 24ra arte luzatuko da 2024-2025 ikasturterako matrikulazinoen epea.

Pertsona-salerosketaren aurkako lekukotasuna

Maria Luisa del Pozok jardun eban pertsona-salerosketaren inguruan, Miribillako parrokian.

Otsailaren 8an ospatzen dan Pertsona-salerosketaren aurkako Munduko Otoitz eta Gogoeta Eguna dala-eta.

Mª Luisa del Pozo monja oblatak 25 urte daroaz San Frantzisko auzoan lan egiten eta Migrazinoetarako Mahaian esku-hartzen dau.

Zainketa aringarriak

Jacinto Batiz medikuak “Biziaren azkena: Bioetika, zainketa aringarriak eta akonpainamendua” gaiaren inguruan jardun eban.

Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatutako saioan.

Bake Topaketa 2024

Amaitu da Bake Topaketan izena emoteko epea

Luis Mari Vega Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko arduradunak X. Bake Topaketan parte hartzeko deia luzatu dau.

Oinez joango dira Bolibarretik Ziortzara.

Izena emoteko: hemen.

Klima-bidegabekeria

Aitor Estebanek Perun jasaten daben klima-bidegabekeriaren inguruan jardun dau

Esku Elkartuak erakundearen kanpainari lotuta.

“Planeta aldatzeko gauza dan espezie bakarra. Gizakiaren zirrara” kanpaina.

Osasuna

Osasun Pastoraltza

Adimen-osasunari buruzko solasaldia Radio Popular-Herri Irratian. Alkarren Barri/Comunicación aldizkarian be jasoten da.

Gaixoaren Eguna dala-eta, zuzenean emongo da, gaur arratsaldeko 19:00etan, gotzaina buru dala, ospatuko dan Eukaristia.

Zuhaitz eguna

Zuhaitz eguna Derioko Seminarioa izan zanaren inguruan

Egun berean, On Joseba Segura gotzainak, iaz sexu gehiegikerien biktimen alde ospatu zan otoitzaldian aurkeztu zan olibondoa landatu dau.

Hauxe da Astekoak, eleizbarrutiko barrien minutu biko laburpena