PBko batzordetik gidatu dabe prozesua eta une bitan garatu da: Alde batetik, saio bi ospatu dabez, taldeka banatutako 60 lagun inguruk parte hartuta. Eta, bestetik, bigarren aldia garatu da azken asteburu bietan eta agiri bakunagoaren bidez, domekako Eukaristiako partaideei ospakizunaren amaieran euren ekarpena egiteko aukera emon jake.
PBko parrokia guztietan osotu dira taldeak sinodo-prozesuagaz bat egiteko eta “sinodo-seneko Eleiza egiten laguntzeari begira, poza emoten deutsena, barritasuna dakartsena eta itxaropena bizten deutsena eskeintzeko”.
PBetan ospatutako batzarren ostean, datorren zapatuz, otsailak 28, datozan asteetan egingo diran bikaritzetako hiru saioetako lehenengoa (I. eta II. bikaritzak) izango da Gurutzetako Mariaren BIhotz Garbia parrokian. Martxoaren 14an, Zornotzan egingo da (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an, Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak).






