26-02-2026 Jueves, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 On Joseba Segura gotzaina buru izango da domekaz, Madrilen, Hispanoamerikaren Eguneko mezan
26.02.2026

On Joseba Segura gotzaina buru izango da domekaz, Madrilen, Hispanoamerikaren Eguneko mezan

Datorren domekaz, martxoak 1, Eleizak Hispanoamerikaren Eguna ospatuko dau, aurton, "Bidelagun, alaitasunean bat eginda" goiburuaren haritik. Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordearen eskutik, egun honetan Eleizak Amerikan dauan presentziaren garrantzia nabarmendu gura da. Gotzain Batzorde horretako arduradun dan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko da alkar-meza, besteak beste Herrien Ebanjelizazinorako Kongregazinoko Prefektu dan Luis Antonio Tagle filipinar kardinala meza-emoile dala. Goizeko 10:30etan izango da eta TVE2 katearen bidez zuzenean jarraitzeko aukera dago. 

Gaur egun, Abade Lankidetzarako HIspanoamerikar Ekintzak (OCSHA) 130 abade espainiar ditu Amerika osoko hainbat herrialdetan jarduten. OCSHAko abadeek pastoral ardurak dabez parrokia, ikastetxe, seminario edo ospitaleetan. Misino honeek 17 herrialdetan garatzen dira.

Hispanoamerikaren Eguna. Gehiago jakiteko: hemen.

“Misinoa da nire gaia”: misinoetako eta ASME-OMPko langile eta boluntarioen batzarra

Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzain Batzordeak eta Aita Santuaren Misino Ekintzak (ASME) erakundeak langile eta boluntarioen batzarra ospatuko dabe Madrilen, martxoaren 4 eta 5ean, “Misinoa da nire gaia” goiburuaren harira.  

Eguazten goizez, aurkezpena izango da, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Batzordeko presidentearen eta Jose Maria Calderon ASMEko zuzendari nazionalaren eskutik. 

Angel Sagarminaga

Ekitaldiari hasiera emonez, Roberta Tremarellik, AMSS, 2017 eta 2024 bitartean Ume Misiolariak Aita Santuaren Ekintzako idazkari nagusi izan zanak, “Misinorako bokazinoa danona da” gaiaren inguruan jardungo dau. Ondoren, “Sagarminaga, el hombre del Domund” dokumentala ikusiko da. Espainiako ASME-OMPko lehenengo presidente izan zanari -jatorriz Igorrekoa- eskainitako dokumentala da, eta DOMUND egunaren, Fedearen Zabalkunderako Egunaren, sorreraren mendeurrena ospatzeko grabatu da.

Egitaraua ikusteko eta gehiago jakiteko: hemen.

Joseba Segura, obispo de Bilbao.