Ondoren, martxoaren 7an izango da emonaldia, Logroñoko Cantemos korala protagonista dala, hau be jesuiten Indautxuko ikastetxeko eleizan, 19:30etan. Bilboko Ars Viva abesbatzak emongo deutso amaiera jaialdiari, Indautxuko Karmengo Ama eleizan, martxoaren 13an, 20:00etan.
Ars Viva
ARS VIVA abesbatza 1983an sortu zan Bilboko Indautxuko jesuiten ikastetxeko abesbatza lez, Josu Soldevilla Lamikiz maisu, musikagile, zuzendari eta organista bizkaitarraren zuzendaritzapean. Sorreratik, originaltasun eta moldakortasunean oinarritutako errepertorioa lortea izan da bere ardura nagusia eta holan lortu dau sasoi askotako -errenazimendua, barrokoa, klasizismoa, erromatizismoa, modernoa- erlejino-musikaz eta musika profanoaz osotutako errepertorio zabala.
Gospela, musikalak, rocka (Beatles, Abba, Mocedades, Mariah Carey, Barbara Streisand…) eta askotariko piezak interpretatzen dabez.
Musika-heziketa sendoa daben hogeta bost ahots mistok osotzen dabe ARS VIVA abesbatza. 2022tik hasita, Yolanda Quincoces Ochoa da zuzendaria.







