28-02-2026 Sábado, I semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Nerabe eta gazteak batuko dira domekan, Bika Egunean, Bilbon
28.02.2026

Nerabe eta gazteak batuko dira domekan, Bika Egunean, Bilbon

III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao) gazte-jenteak hitzordua dau bihar -martxoak 1, domeka-, Indautxuko Karmengo Ama parrokian, oraingoan Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak (PB) antolatuko dauan Bika Eguna ospatzeko. Jardueretarako adinaren araberako taldeetan (10 eta 14 urte bitartekoak eta 15 eta 18 urte bitartekoak) banatuko diran 10 eta 18 urte bitarteko ume eta nerabeek parte hartuko dabe.

Goizeko 10:00etan, harrera egingo jake Indautxu plazan. Taldeka banatu eta eleizara sartuko dira, 10:45etan Eukaristia ospattzeko. Taldeka egingo dan hamaiketakoaren ostean, jarduerak egingo dabez, orain be adinaren araberako taldeetan. Ordu bietan izango da bazkaria jesuiten ikastetxean. Bazkalondoan, tailerrak eta musika izango dira eta amaitzeko, otoitza eta bialketa. 

Bika Eguna 2026

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Gazteak