02-03-2026 Lunes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Mungialdeko emakumeek eskualdeko ospakizunen etorkizuna eztabaidatu dabe
02.03.2026

Mungialdeko emakumeek eskualdeko ospakizunen etorkizuna eztabaidatu dabe

Mungialdeko parrokietako erreferenteak eta Jaunaren Eguneko ospakizunetan gidari-lanetan dabiltzan pertsonak batu ziran joan dan zapatuz Meñakan. Azken 30 urtez parroko izan dan Txabi Ikobaltzetak erretiroa hartuko dau laster eta aitatutako batzarrean hemendik aurrera ospakizunen kontua antolatzeari begira proposamenak egiteko antolatu zan batzarra. Felix Larrondo lurralde bikarioak, Txabi Ikobaltzetak berak eta Roberto Jauregibeitiak be parte hartu eben. 

Hamar herri dagoz Mungialdean eta alkarte guztietan egiten da Jaunaren Eguneko ospakizuna domeka batzuetan ala besteetan. Ikobaltzeta eta lagundu izan deutsen hirukoiztar fraileren bat be joaten izan da alkarteotara. 

Mungialdea
“Hamaiketakoa” eginez emon eutsoen hasiera batzarrari

Blanca Villanueva Fede-zabalkunde eta Katekesirako Vi. bikaritzako arduradunak amaieran adierazo ebanez, zapatuan lehenengo batzarra egin zan proposamenak egiteko eta “bizi dogun sasoi honetan ospakizunei jarraipena emoteko eraren bila diharduan hainbeste alkarteko makina bat pertsonen ahalegina ikusi genduan”.

Mungialdea
Mungialdea
Mungialdea