05-03-2026 Jueves, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 “Hegoaldeko Ahotsak” Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan
04.03.2026

“Hegoaldeko Ahotsak” Eleizbarrutietako Misinoen kanpainan

“Alza la mirada/Ikus haratago” goiburuaren haritik ospatuko da aurton, martxoaren 15ean -domeka-, Euskal Eleizbarrutietako Misinoen Eguna. Misinoetarako Ordezkaritzatik hainbat jarduera sustatzen dihardue misino-sentsibilizazinorako, besteak beste, "Hegoaldeko Ahotsen" lekukotasunak eskeiniz. Cojimiesiko Ketty Vidal, San Isidroko Karina Veliz eta Kenyako Kaikorreko misinoan diharduan Matilde Rivera ekuadortar emakumeak dira ahots horreek eta hilabete emongo dabe Gasteiz, Donostia eta BIlboko eleizbarrutietan, Ekuador eta Kenyako alkarteetan egiten daben lana eta euren bizipenak batera jarriz. 

Ketty, Karina eta Matildek Bilbon emon dabez egun batzuk eta aste bi barru, Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik igaro ondoren, bueltatuko dira. Martxoaren 18an, Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian,18:00etatik aurrera egingo dan “Semillas de Kivu” dokumentalaren inguruko zine-forumean parte hartuko dabe.

https://bizkeliza.org/noticia/cine-forum-con-la-pelicula-semillas-de-kivu-el-carmen-de-indautxu/

Aurreko egun baten hitz egin genduan Ketty eta Karinagaz eta Ekuadorren, alkartasuna, heziketa eta kultura sustatuz, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonei laguntzeko garatzen diharduen egitasmoen barri emon euskuen. 

Ekuador

Une honetan, Ekuadorren egundoko zailtasunak bizi dabez. Herrialdeak egundoko erronkak ditu aurrez aurre, esate baterako, pobretasuna, segurtasunik eza, baliabiderik eza…, baina eurek itxaropenari eta fedeari eutsiz aurrera egin gura dabe. 

Kettyk azaldu euskunez, berak laguntzen dauan egitasmoetan, emakume eta gazteen heziketarako egitarauak garatzen dira. Bere esanetan, “‘Alza la mirada. Ikus haratago’ aurtengo kanpainarako mezua irakurri nebanean, ‘horixe da egiten diharduguna’ esan neutson neure buruari, zailtasunetatik haratago begiratzen dihardugu, emakumeak antolatu gura doguz, mikrokredituak bultzatu, akonpainamendurako prozesua burutu…”.  

Besteak beste, gizarte jantokiak eta liburutegi ibiltariak sustatzen dabez. Jantokietan, muturreko pobretasuna jasaten daben umeen elikaduraz arduratzen dira, egunean jatordu elikagarri bat emonez. Liburutegi ibiltariek irakurtzeko aukera emoten deutse honako zerbitzuak jadestea gatx daukien alkarteei. Gainera, sexu-heziketarako egitarauak sustatzen dabez gaztetxoen haurdunaldiak prebenitzeko eta mikrokredituen taldeak antolatu emakumeentzat, honeen ekonomia-burujabetza ahalbidetuz.

Sustraiak eta ametsak

Karinak berotasun handiz azaldu euskun “Sustraiak eta ametsak” egitasmoa. Juan Ra Etxebarria arabar misiolariaren gidaritzapean, Montubia kultura berreskuratzea dau helburu. “JuanRa, guretzat, ‘padrecito’ da, adiskidea, eredua, bere atzetik jarraitzeko, bere modukoa izateko gogoa eragiten dauana. Izan be, tematia da, asko gainera, ‘que no importa que me digan no veinte veces, yo cincuenta veces digo que sí, que quiero y que lo voy a conseguir’, da bere lema. Eredu da, askotan, zenbait egoeraren aurrean, desengainua hartzen dogunean, gauzak zapuztu egiten dirala ikusten dogunean eta aurrera egitea alperrik dala sentitzen dogunean, berak baiezkoa jaso arte jarraitu egingo dauala esaten dau, eta ekin eta ekin aritzen da. Funtsezko laguntza da, asko maite dabe-eta umeek, gazteek, bera beti dago-eta euren artean, eurez arduratuta, lagun eginez, itxaropenezko argia emonez”.

“Sustraiak eta ametsak” egitasmoaren harira hainbat liburu daukie argitaratuta. Azken urteetan egindako alkarrizketa eta batzar askotan jasotako lekukotasunak oinarritzat hartuta, hainbat gairen inguruko agerkariak dira. Gainera, umeakaz, gazteakaz, helduakaz eta familiakaz jarduten dabe. “Zer egiten dogun? Besteak beste, umeei musika edo dantza, edo zinea, edo antzerkia edo pintura… ikasteko aukera emoten deutsegu”.

Hegoaldeko Ahotsak
Karina eta JuanRa Etxebarria, Bilboko Guggenheim museoaren aurrean

Katty eta Karinak “makina bat ekimenen garapenerako ezinbesteko izan dan” euskal eleizbarrutien lankidetza nabarmendu dabe.  

Kultur trukeak eta misino-konpromisoak euskal eleizbarrutien eta ekuadortar alkarteen arteko lotura estutu egiten dabe.

Misino-topaketa Alde Zaharra PBko San Anton parrokiako jaunartze eta sendotza osteko taldeakaz.

Hegoaldeko Ahotsek eta Manuel Heredia Misinoetarako ordezkariak misino-topaktan parte hartu eben Alde Zaharra Pastoral Barrutiko (PB) San Anton parrokian. 

Hegoaldeko Ahotsak
Hegoaldeko Ahotsak

Gernikan

Matilde, bere aldetik, Gernikan izan zan. PBan garatzen diharduen misino-egitasmoen barri jasotzeaz batera, Kaikorren bizi dauan esperientziaren barri emon eban. 

Hegoaldeko Ahotsak
Hegoaldeko Ahotsak

Euskal eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaritzetako kideakaz otsailean Bilbora heldu ziranean:

Hegoaldeko Ahotsak
Hegoaldeko Ahotsak

Euskal Eleizbarrutietako Misinoen egunerako lagungarriak eskuratzeko eta kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen.

Karina, Matilde y Ketty, a su llegada a Bilbao