09-03-2026 Lunes, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak martxoko ohiko saioa ospatu eban
09.03.2026

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluak martxoko ohiko saioa ospatu eban

Joan dan zapatuz, martxoak 6, gotzaina buru dala, eleizbarrutiko arlo desbardinetako ordezkariek osotzen daben Eleizbarrutiko Pastoral Kontseilua (EPK) bat zan Bilbon. Partaidetza zabala izan zan eta Bizkaiko Eleizaren bizitza eta geroari begira esanguratsuak diran gai nagusiak landu ebezan. Deustuko Unibertsitateko teologia-fakultatearen ordezkari barri dan Francisco Jose Ruizi egiaztagiria emon jakon eta hainbat urtez Vida ascendente / Bizian gora mobimentuaren ordezkari izan dan Tomy Rodriguez agurtu eben. Honen lekua, Maria Jesus Beascoechea presidente barriak hartuko dau.

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren batzarrean, “Izenburuak 2035”, hau dadatorren hamarkadan kristau alkarteak izan leiken itxuraren inguruko agiria aurkeztu eta eztabaidatu zan. Baterako diagnostikoa egitea eta geroko pastoral erabakiak hartzeko bidea prestatzea izan zan aurkezpenaren helburua. 

Sinodo-prozesua

Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren (EPK) saioan, Sinodoaren garapen-aldiaren ingurukoen barri be emon zan. Gurutzetan ospatutako bikaritza batzarra eta ospatuko diran beste biak nabarmendu ziran. 


Datorren zapatuz, martxoak 14, ospatuko da bigarrena Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak), eta hirugarren eta azkena Bilbon izango da (Karmengo Ama, Indautxu), martxoaren 28an (III. VI. eta VII. bikaritzak).

EPKren saioa

Jesusen BIhotzaren oroitzapenaren ingurukoak be eztertu ziran, askotariko gogoetak izan ziralarik kontseilu-kideen artean. 

Gotzainak, bere aldetik, bikarioak izendatzeko azterraldiari, Barrainkuako egoitza bakarrari eta eleizbarrutiko beste hainbat gai interesgarriri buruzko barriak emon ebazan.

Maiatzaren 30ean ospatuko da EPKaren hurrengo ohiko batzarra. 

Un momento de la sesión del sábado