Bego Cerrato zabalkunderako HOAC mobimentuko arduradunaren esanetan, jardunaldian Garizumaren irakurketa barria egiteko eta norbere eta alkarte egitasmoaren bihurtzerako aukera lez aurkeztu zan eguna, bateoa baterako bokazino lez gogoratuz: bizitzara eta lanera bialdutako alaba eta seme maiteak. Pepelu Iglesiasek hasieran egin eban deia nabarmend zan: “Espirituak Eleizari, batez be emakumeengandik eta ahuleziazko egoeretatik dinotsona entzun”.
Ekintza Katolikoko mobimentuetako kideak (HOAC, EKO-ACG, Ekintza Katoliko Orokorreko gazteak eta Kristau Gazteria Langilea), Zorrotzako parrokia alkarteko pertsonak eta antolatzaileen gizarte eta eleiz inguruetako gonbidatuak batu ebazan ekitaldiari hasiera emoteko abegi egin jaken guztiei, Jesusen bateoaren pasartean (Mt 3, 13-17) oinarrituta.
Ondoren, ibilbide militantearen esker oneko oroimena egin zan, Eginak 10, 34-38 txatalaren argitan: “Jainkoak ez dau bereizketarik egiten pertsonen artean”. Oroitzapen eta esker onerako une pertsonal honetan, arreta berezia jarri zan fede, bizitza eta militantziari eutsi deutsien emakumeengan, fedearen zabalkundean eta langile bizitzaren akonpainamenduan izandako egitekoa autortuz. Une honetan, emakumeei esker ona adierazoteko abestiak entzun ziran eta “Rostros de iglesias – Peregrinas de esperanza” musika-proposamena aurkeztu.
Beranduago, errealitateari begiratzeko begiak zabaltzeko eskatu jaken eta lan, eleiz eta alkarte inguruko ahulezien inguruan gogoeta egiteko. Gogoeta horretan, emakumearen aurpegia daben ahulezia barri horreek nabarmendu ziran eta bakotxak bere esperientziatik izena jarri eutsen.
Emakumeak Eleizan bihotz-barritzearen atalase lez dauan lekuaz be jardun eben, itaunak eginez euren autorpen, parte-hartzeari eta bizitza eta lana zaindu gura dauazan Eleizaren sinisgarritasunari guruz. Azkenik, deiak eta urrats txikiak batera jarri ziran, alkarregaz bide egiten jarraitzeko.
EKO-ACG mobimentuko umeen taldeen konbibentzia Larrabetzun
«Gerrak jasaten dabezan umeen errealitatea ezagutuz»






