“HItz egiten dauan isiltasuna: Eleizako liburutegiak, ebanjelizazinorako eremu” goiburuaren haritik jardungo dau eleizbarrutiko Bibliotekako zuzendariak.
Eleizako bibliotekak, Jaime Lopez de Eguilazen esanetan, “funtsezko pieza dira kulturaren bidez ebanjelizatzeko”. Ez dira ondarearen gordailu hutsak, zubi baino eta bertan hartu-emonean dagoz fedea, pentsamendu filosofikoa, zientzia, historia eta artea. Euren nortasun sakonak “egiteko ebanjelizatzailearen luzapen” bihurten ditu. Eremu horretan, fedea kultura egiten da eta jakintza guztion onera bideratzen da.
Eremuok, gainera, “muga” lez funtzionatzen dabe, erabiltzaile askorentzat eleiz errealitateagazko hartu-emon bakarra direlako, erronka eta aldi berean aukera. Benedikto XVI.a aita santuaren berbak gogoratuz, “kristau fedea oroimen bizi” dala dino. Bibliotekak inposaketa bako oroimen, hartu-emon eta abegirako eremu dira.
Jardunaldiei buruz
“Erronka barriak eleiz bibliotekentzat: tradizinoaren eta barritasunaren artean” goiburuaren haritik ospatuko dira Espainiako Eleizako LIburuzainen Alkartearen (EELA) XVIII. Jardunaldiak. Kultur Ondarerako Gotzain Azpibatzordeak —Heziketa eta Kulturarako Batzordean dago— antolatu ditu eta eleiz biblioteken inguruko profesionalak batuko dira bibliografia-ondarearen kudeaketa, zaintza eta digitalizazinoan dagozan erronken inguruan hausnartzeko.
Teologia-azterlanetarako Aragoiko Eskualdeko Etxean hasiko dira jardunaldiak.







