12-03-2026 Jueves, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Hitzordua Zornotzan Sinodoari buruzko bigarren bikaritza saiorako
12.03.2026

Hitzordua Zornotzan Sinodoari buruzko bigarren bikaritza saiorako

Datorren zapatuz, martxoak 14, IV. eta V. bikaritzetako parrokia alkarteetako kideak batuko dira lan eta gogoeta egiteko. Batzarra Zornotzako Karmengo Ama ikatetxean izango da, eleizbarrutiak alkarregaz bide egiteko martxan jarritako prozesuaren barruan. 

Goizeko hamarretan hasiko da zapatuz Zornotzan ospatuko dan ekitaldia. Lehenengo batzarreko dinamikaren haritik, hasteko, otoitz eta gogoeta egingo da bertaratutakoak gizarte-senaren ikuspuntua eurenganatu dagien.

Ondoren, Pastoral Barrutietan (PB) bizi izandako sinodo-esperientziak batera jarriko dira. Talde-lana egingo da orain arte atzemandako gaiak lehenesteko eta aldi honetan sinodo-senean sakontzen jarraitzea ahalbidetuko daben ustezko zehazpenak arakatzeko.


Urreko hitzorduan lez, On Joseba Segura gotzainak eta Kerman Lopez bikario nagusiak parte hartuko dabe, sinodo-prozesurako batzorde eragileko kideakaz batera. 

Hirugarren bikaritza batzarra beste leku baten egingo da

Sinodoari buruzko hirugarren bikaritza zerbitzua, III. VI. eta VII. bikaritzei dagokiena, ez da aurrez pentsatutako lekuan egingo. 2026ko martxoaren 28an, zapatuz, egingo dan ekitaldia eskolapioek Bilbon daukien ikastetxean izango da eta ez, aurretik iragarri danez, Karmengo Ama parrokian.

Batzarra goizeko 10:00etan hasiko da

Antolatzaileek dei egin deutse alkarteetako pastoral eragileei eta pertsona konprometituei batzar honeetan parte hartu dagien. Aparteko eremu dira alkarregaz bide egiteko, alkar entzuteko eta alkarregaz eleizbarrutiaren etorkizuna bereizteko.

Sínodo cubo

Hemen argitaratuta: Gotzaina, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Sinodoa