16-03-2026 Lunes, IV semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gotzaina 5 Ehun lagun inguru batu zan Zornotzan bigarren bikaritza batzarrean
16.03.2026

Ehun lagun inguru batu zan Zornotzan bigarren bikaritza batzarrean

IV. eta V. bikaritzetako ehun lagun inguru batu zan Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean sinodo-prozesuko bigarren bikaritza batzarrean. Orain arte atzemandako pastoral lehentasunetan sakondu eta sinodo-seneko Eleizaren biderako proposamen zehatzetan aurrera egin za.

Zornotzan, zapatu goizez egin zan batzarrean, bikaritza bietako parrokia alkarteetako ordezkariek parte hartu eben. Hasierako otoitzaldiaren ostean, bateratze-lana eta alkarrizketa izan ziran, azkenean be, bateratze-lana eta otoitza izan ziralarik. 

Gurutzetan erabilitako metodologia bera erabili zan, partaideen hartu-emona eta zuzeneko parte-hartzea lehenetsiz. Talde batzuetan, euskeraz egin eben.

On Joseba Segura Bilboko gotzaina, Kerman Lopez bikario nagusia eta Alex Alonso lurralde bikarioa be izan ziran Zornotzan, sinodorako batzorde eragileko kideakaz batera. 

Sinodoko azken agiria lantzeko eratutako taldeetako eleiztarrak batu ziran, leku honeetatik joanda: Zornotza, Lea-Artibai, Gernikaldea, Bermeo, Oiz-Anboto, Galdakao, Arratia, Durangaldea eta San Miguel-Orozko.

Gotzainaren berbak

On Joseba Segura gotzainak adierazo ebanez, nabarmentzekoa da emakumeek sinodo-prozesuaren garapenean egiten diharduen lana. 

Gotzainaren esanetan, emakumeek batzar honeen antolaketa, komunikazino eta jardunbidean daben egitekoa “deigarria” da, baita eleizbarrutitik kanpo be. 

Sinodoari buruzko batzarra Zornotzan
Sinodorako batzorde eragileko hainbat emakume bideratzaileei jardunbidearen inguruko argibideak emonez.

Begirada eroapentsua

Segurak begirada eroapentsua eskatu eban eleiz prozesuen berariazko erritmoen aurrean. Batzuetan, aldaketek denpora asko behar izaten dabela sentitu daikegula esan eban, baina bere esanetan, “gauzak aldatu egiten dira”. Ekindako lanari etsipenean jausi barik eustea ezinbesteko dala aitatu eban.

Zornotzan, entzute eta ardurakidetasunean oinarritutako ereduaren alde egin eban.

Prozesu hau, mundu osoko Eleizak egiten diharduan bidean txertatu eban. Hilabeteotan dinamika honetan parte hartzen diharduenen etenbako lana eskertu eban.

Gizarte testuinguru zatituan, alkartasunak dauan garrantzia nabarmendu eban. Aurrera begira, alkarregaz bide egiten jarraitzeko eskatu eban, egitasmo beraren barruan askotariko sentsibilitareei eutsiz.

Gotzaina Sinodoa Zornotza
Gotzainaren berbak Zornotzan

DATUAK

150 sinodo-talde Bizkaian

1.500 lagunek parte hartzen dihardue

33 sinodo-talde IV. eta V. bikaritzetan

400 partaide baino gehiago

Bikaritzako hirugarren eta azken batzarra

Hirugarren eta azken saioa martxoaren 28an izango da eskolapioen ikastetxean. Bertan, III. VI. eta VII. bikaritzetakoak batuko dira, prozesuko hurrengo aldia prestatzeko.

Momentos antes de comenzar el encuentro en Amorebieta

Hemen argitaratuta: Gotzaina, Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Sinodoa, Zornotza