Agerkariak Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak bera buru dan erakundeak eta BIlboko eleizbarrutiak batera egiten diharduen kanpainari buruz jardun dau alkarrizketan. Errentaren autorpenean jenteak Eleizari dagokion laukian X markatzea da helburua.
Alkarrizketan, Elena Unzuetak keinu honen gizarte balioa nabarmendu dau: «Gracias a la ‘X’ podemos acompañar a muchas personas necesitadas», dino berak, zerga izendapen honi esker gizarte eta pastoral akonpainamendurako hainbat egitasmori eusten jakola azaltzeaz batera.
Zuzendariak gogoratu dauanez, lauki honetan X markatzeak ez dakartso kostu gehigarririk zergadunari. Gainera, bere esanetan, eragin zuzena dauan erabakia da: «Es un pequeño gesto que tiene grandes consecuencias».
Lehentasuneko arreta
Alkarrizketan, gaur egun Caritas Bizkaia erakundeak artatzen dauan hainbat errealitate aitatu dau. Besteak beste, etxebiitza jadestea oso gatxa da familia askorentzat: «El coste de la vivienda desequilibra la economía de muchas personas».
Adin txikikoak eta gazteak dabezan familien eta egoera administratibo irregularrean dagozan migratzaileen egoeraz be jardun dau. Testuinguru honetan, Elena Unzuetak nabarmendu dauanez, agirik ez izateak oinarrizko eskubideak murriztea dakar: «No tener papeles supone prácticamente no tener derechos».
Heziketak gizarte sentiberatasuna bizteko eremu lez daukan egitekoa be aitatu dau. Caritas Bizkaia erakundetik ikastetxeetan lan egiten dabe ikasleei euren inguruan atzeman daitekezan desbardintasun eta bazterketazko egoerak ezagutzera emoteko.
Errentaren kanpainan gogoratzen danez, posible da Eliza Katolikoari eta gizarte helburuei dagokiezan laukiak batera markatzea. Aukera honek gizarte eta eleiz egitasmoetara zuzendutako laguntza bikoiztea ahalbidetzen dau, gehiago ordaindu eta itzutzean gitxiago jaso barik.
Aste Santuko esperientziak Caritas Bizkaian
2026ko Aste Santuan, eskaut mobimentuko boluntarioek, boluntario lanaren esperientzia bizi izan dabe Haran Zentroan, Gertu egitasmoetan, gizarte jantokian eta Giltza eguneko zentroan lagunduz. Hiru egunez, partaideek -danak emakumeak- zuzenean ezagutu dabez errealitateok, zerbitzuok jasotzen dabezanei lagun egin deutse eta gizarte bazterketari lotutako estereotioak apurtu dabez.







