03-05-2026 Domingo, V semana - pascua
11.04.2026

Erreleboa Bilboko eleizbarrutiko liburutegian: begirada bi, egiteko bakarra

Bilboko eleizbarrutiko libututegiak aldi barriari ekingo deutso, erreleboa eta jarraitutasuna buztartuz, Alkarren Barri aldizkariaren azken alean jaso danez. Jaime Lopez de Eguilaz zuzendari barriagaz eta berrogeta hamar urtez erakundeko arduradun izan dan Ander Manterolagaz solasaldian, Bizkaiko Eleizaren bibliografia-ondarea jagoteko, gordetzeko eta zabaltzeko eginkizuna dauan erakundearen ingurukoak jorratu dira. 

Eleizbarrutiko liburutegiaren ibilbidea estu lotuta dago seminarioaren eta eleizbarrutiaren historiari. Ander Manterolak ondo ezagutzen dau ibilbide hori eta funtsa era ia organikoan hazten joan zala gogoratu dau: “No fue una colección creada con un objetivo concreto; los libros fueron llegando y se fueron ordenando poco a poco”. Parrokietatik, seminarioetatik, partikularren bildumetatik jasotako funtsa da, berezia. Elorrio edo Ondarrutik jasotako XVII. eta XVIII. gizaldietako liburukiak dagoz, besteak beste. 

LIburutegia, altxorra da, oroimena gordetzen dau-eta

Ander manterola

Manterolaren ustez, liburutegiaren balioa liburuen metatze hutsa baino askoz gehiago da: Una biblioteca es un tesoro porque guarda la memoria. En los libros se refleja lo que se estudiaba, lo que se leía y cuál era el pensamiento de cada época. Garrantzi berezia dauka Antxinako Funtsa deitutakoak, 12.000 liburuki inguru bazen dauanak, besteak beste, hamahiru inkunable, Manterolaren esanetan, “no están para vender, sino para la consulta, porque ahí está la memoria de la Iglesia.

Ander Manterola
Ander Manterola

Ondar hori Jaime Lopez de Eguilazek jaso dau orain, uste honegaz: “si algo he aprendido con Ander es que la misión permanece”. Zuzendari barriaren ustez, eleizbarrutiko liburutegiak bere horretan eusten deutso bere funtsezko helburuari: “recoger, conservar y difundir nuestro patrimonio bibliográfico”, bitartekoak eta lan egiteko erak aldatu badira be.

La presencia digital transforma la manera de trabajar, pero no el fondo de lo que hacemos
Jaime Lopez de Eguilaz

Lopez de Eguilazek nabarmendu dauanez, Eleizaren ondare-liburutegiaren nortasuna, bera da, baita digitalizatzeak markatutako testuinguruan be: “La presencia digital, los nuevos servicios o los catálogos compartidos transforman la manera de trabajar, pero no el fondo de lo que hacemos. Informatizazinoak eta Espainiako Eleizen liburutegien katalogoan -bost milioi erregistrotik gora daukaz- sartzeak jauzi kualitatibo erabakigarria ekarri dabe.

Jaime Lopez de Eguilaz
Jaime Lopez de Eguilaz

Nortasuna eta fedea gordetzeko lekua

Bien ustez, eleizbarrutiko liburutegian bizitza, nortasuna eta fedea gordetzen dira: Nuestros fondos no son solo conocimiento: son identidad, reflejan lo que generaciones anteriores pensaron, rezaron, compartieron y vivieron, dino Laopez de Eguilazek. Lan isila, baina ebanjelizatzailea, harreratik, zorroztasunetik eta ikertzaileei eta bertaratutako guztiei eskeinitako zerbitzutik burutzen dana.

Erreleboa, gainera, nasaitasun eta konfiantzaz bizi da. Ander Manterola pozik dago: “Siento alegría porque hay seguimiento. Jaime conoce bien este mundo y está dando un buen relevo a la biblioteca”. Bere aldetik zuzendari barriak aurrera begiratzen dau erronka nagusiak aitatuz: lankidetzan sakondu, funts bereziak katalogatu edo egitasmo barriak bultzatu, besetak beste gai erlijiosodun biniloen katalogatzea.

Bilboko eleizbarrutiko liburutegiak, zuhurtasunetik, bide egiten jarraituko du oroimena, ondarea eta fedea ardaztzat hartuz.


Jaime López de Eguilaz y Ander Manterola conversando para la revista Alkarren Barri