Barriak
Etiquetado como: Eleizbarrutiko Liburutegia
Bilboko eleizbarrutiko liburutegia Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarrean
Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarra ospatu barri da Stavangerren (Norvegia). Jaime Lopez Eguilaz Bilboko eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau ekitaldian, Eleizako Liburuzainen Espainiako Alkartea ordezkatuz. Jaimek eleizbarrutiaren 75. urteurrena ardaztzat hartuta berba egin eban, urtean zehar egindako jardueren barri emonez: “The …
Katalogatu dabe Asisko san Frantzisko parrokiako antxinako liburutegia
Bilboko 'Quinta parrokia' lez ezagutzen dan Asisko san Frantzisko parrokiak eleizbarrutiko liburutegiari gordailuan emon deutso urteen buruan sortu izan dan antxinako liburutegia.
Eleizbarrutiko liburutegia, Eleizako Liburuzainen Alkartearen jardunaldietan
Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkarteak (EELA) -www.abie.es- "Liburutegien aukera eta erronkak XXI. gizaldian" XV. Jardunaldi teknikoak ospatu ditu Bartzelonan, Bartzelonako Gotzain Liburutegi Publikoak eta Kontzilio-seminarioaren harreragaz. Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako kardinal artzapezpiku eta Ezpainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) presidenteak emon eutsen …
Biblia mutua?
Datorren domekaz, Eleizak Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatuko dau. Frantzisko Aita Santua Motu Propio Aperui Illis dalakoaz baliatu zan 2019an "urteko domeka bat Jainkoaren Hitzari eskaintzeko, Jainkoaren eta bere herriaren arteko etenbako alkarrizketa horretatik datorren aberastasun agortezina ulertzeko". Biblia mutua esaten jako, Jainkoaren Hitza irakurten ez ekienei …
Asteburuan, DOMUND eguna ospatu da
Atzo ospatu zan DOMUND eguna eta, egunotan, alkarteen jarduera nagusia eleizbarrutiaren misino-eginkizuna zabaltzea eta babestea izan da.
Lourdesera egindako erromesaldia argazkitan
630 lagunek parte hartu dau asteburuan eleizbarrutitik Lourdesera egin dan erromesaldian. Honako honegaz batera, handik bialdutako argazki eta bideoak ikusi daitekez.
Pastoral ekiturtearen hasiera Portugaleten eta BAGARA egitasmoa martxan jartzea
"Portugaleten, lagunarteko Eleiza, nortasun sendoa dauan Eleiza eraiki gura dogu", aldarrikatuz emon eutsen hasiera joan dan zapatuz Portugalete PBko pastoral ekiturteari, Andra Mari basilikan.
Artxiboak lau gizalditako arkitektura-agiriak erakutsiko ditu
Bisita gidatuan, lau gizalditako arkitektura-agiriak ikusi ahal izango dira, besteak beste,eleiz eraikinen planoak, egitasmoak, oroitza-txostenak eta aurrekontuak, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboan. Ekitaldia bihar ospatuko da 16:00etatik 18:00etara eta lekuak mugatuak diranez, ezinbestekoa da aurretik lekua gordetzea 944 062 493 telefonora deituz edo katalog@aheb-beba.org helbide elektronikora mezua bialduz.
Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Ondarearen jardunaldiak Elorrion, Arteagan eta Gordexolan
Asteburuan, BIlboko eleizbarrutiak Ondarearen Europako Jardunaldiakaz bat egingo dau ondare erlijioso eta kulturalaren leku esanguratsuenetako batzuk ezagutzeko aukera emongo daben bisita gidatuen bidez. Elorrio, Gautegiz-Arteaga eta Gordexolan garatuko dira ekitaldiok, basilika, ermita eta kanposantua bisitatuz hurrenez hurren.
Bizian gora mobimentuak emon deutso hasiera kurtsoari: "Ez gara zaharrak, nagusiak baino"
Maria Jesus Beascoechea "Vida ascendente/BIzian gora" mobimentuko eleizbarrutikok presidentearen berbok emon eutsen hasiera mobimentuaren kurtsoari, lehenengo batzar nagusia ospatuz. Otoitzaren ostean, presidenteak kurtso osorako jardueren egitaraua eta eleizbarrutiko batzorde barriaren kideak aurkeztu ebazan, talde-lana mobimentuaren jardunbide nagusia dala nabarmenduz.
Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera
Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.
Jose Larrearen eskultura aurkitu dabe eleiza baten hondakinen artean
Bilboko Eleiz Museoko talde batek, inguruko bikarioagaz alkarlanean, aingeru guardako baten eskultura baliotsua atara dau Sopuertako Beziko San Kosme eta San Damian eleizaren hondakinetatik. Irudia, antxinako kanposantuko sasitzan ezkutatuta egon da dozenaka urtetan, baina, harrigarria bada be, egoera nahiko onean dago. Jose Larrea eskultore bilbotar ezagunaren lana da. Berreskuratu ondoren, Museoan egongo da ikusgai.
Mundakako Santa Katalina, 'pelikulako' ermita
Mundakako Santa Katalina ermita ikuspegi ikusgarriak dituan altxor historikoa izateaz gainera, zinema-platoa be bada, makina bat grabaketa egin da-eta bertan. Ezagunenetako bat, 'Presunto culpable' telesaila da eta leku honetan hasten da trama nagusia. Bihar, 18:00etatik 19:30etara, leku ezagun hau bisitatzeko aukera izango da. Edorta Jimenez idazleak jardungo dau gidari-lanetan, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan egingo dan bisitan. Lekuak, mugatuak dira eta turismo-bulegoaren bidez egin daiteke izen-emotea.