25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Eleizbarrutiko liburutegia, Eleizako Liburuzainen Alkartearen jardunaldietan
21.03.2023

Eleizbarrutiko liburutegia, Eleizako Liburuzainen Alkartearen jardunaldietan

Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkarteak (EELA) -www.abie.es-  "Liburutegien aukera eta erronkak XXI. gizaldian" XV. Jardunaldi teknikoak ospatu ditu Bartzelonan, Bartzelonako Gotzain Liburutegi Publikoak eta Kontzilio-seminarioaren harreragaz. Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako kardinal artzapezpiku eta Ezpainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) presidenteak emon eutsen hasiera jardunaldiei. Bilboko Eleizbarrutitik, Jaime Lopez Eguilazek "BETH, europar esperientzia ekumenikoa Eleizaren liburutegien eremutik" gaiaren inguruan jardun eban.

Jardunaldietan, Eguilazen esanetan, Eleizaren liburutegien katalogo kolektiboa aurkeztu da, proba erara. Liburuzainak azaldu dauanez, “aspalditik gauzatu gura dan egitasmoa da eta kurtso honetan behin betiko jarriko da martxan: https://catalogo.abie.es/“.

Eleizaren liburutegiak agertzeaz emoteaz batera, euren gizarte egitekoaz eta adimen artifizialaz jardun dabe, besteak beste., dagoeneko hemen dan errealitatearen alderdi etikoei buruz gogoeta eginez eta wikipediaren inguruko ikaskuntza tailerra eginez genero-ikuspuntutik.

Eleizaren Liburutegien Jardunaldiak, Bartzelonan

Eguilaz BETHen (Teknologiarako Europar Liburutegiak) -https://beth.eu/- EELAko zuzendaritza-batzordearen ordezkari lez jardun dau, Rolduceko (NL) abadian ospatutako Europako 50. Biltzarrean landutakoaren barri emonez.

Hauxe izan zan goiburua: “BETHen 50. Biltzarra, 2022.eko irailak 10-14: esperientzia ekumenikoa Eleizaren liburutegietatik”.

Familia Santua katedrala bisitatu eben, eta kriptan Eukaristia ospatu eta Kataluniako liburutegian be izan ziran.

Eleizaren Liburutegien Jardunaldiak, Bartzelonan
Partaideak
Lóez Eguilaz, de la Bibliote ca diocesana , durante su presentacíón.