25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Otoitzaldirako deialdia gehiegikerien biktimei eta eleiztarrei
21.03.2023

Otoitzaldirako deialdia gehiegikerien biktimei eta eleiztarrei

Datorren barikuz, martxoak 24, otoitzaldia ospatuko da Bilboko katedralean, gotzaina buru dala eta abusuen biktima bat ospatzaile. Adin Txikikoen Babeserako Batzordeagaz hartu-emona izan daben biktimei eta Eleizbarrutiko eleiztarrei dei egin jake arratsaldeko seietan hasiko dan eleizkizunean parte hartu daien.

 

Otoitzaldian zeinu adierazgarri bi aurkeztuko dira: plaka eta olibondoa. Plaka, “gure Eleizan gehiegikerien biktima izan diran pertsona guztien oroimenez”, katedraleko klaustroan jarriko da. Biblian egundoko sinbolismoa dauan olibondoa, Derioko Adiskidearen Basoan landatuko da.

 

Ekitaldi soila izango da, sentimentuz betetakoa, eta gura daben biktimek parte hartzeko aukera izango dabe altaran kandelak ipiniz, zenbait lekukotasun entzuten dan bitartean. S

‘Amani’ laukoteak eta Gorka Iglesias katedraleko organistak girotuko dabe web orrialde honetatik zuzenean emongo dan ospakizun hau.

 

 

Gotzainaren homilia

Gotzaina altarean gehiegikeria sexualak jasan dabezan biktima bategaz egongo da. Bere homilian Bizkaiko Eleizan gertatutako abusuak onartzeaz gain, parkamena eskatuko deutsie biktimei eta eskatzen daben laguntasuna emoten jarraituko jake.

Gehiegikeria sexualak jasan dabezan biktimen aldeko otoitzaldia zuzenean eskainiko da webgune honetatik eta Eleizbarrutiko youtube kanaletik.

Rosetón de la catedral de Santiago de Bilbao