19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Aste Santuko pregoia, Kofradien Ermandadeko presidentearen eskutik
21.03.2023

Aste Santuko pregoia, Kofradien Ermandadeko presidentearen eskutik

2023ko Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da gaur arratsaldeko 20:00etan Santiago katedralean. Bilboko Kofradien Ermandadeko presidente aukeratu barri daben Luis Olaortua Setien izango da urtengo pregoilaria. Web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina izango da buru eta aurton bere 75. urteurrena ospatzen diharduan Santiago Apostoluaren Kofradiako korneta eta danborren bandak girotuko dau. 

Luis Olaortua ‘Escuelas Pías’ dalakoen (Ekolapioak) Jainkoaren Amaren Kofradiako Anai Abata (presidentea) da.

Aurtengo pregoilaria, bainera, 1554n sortua, penitentzia-kofradien artean zaharrena dan Santa Vera Cruz kofradiako kide izan barik, Kofradien Ermandadeko presidente izendatu daben lehenengo pertsona da. 

Luis Olaortua, pregonero de la Semana Santa 2023 y Víctor Pérez de Guezuraga, Hermano Mayor de la Cofradía penitencial del Apóstol Santiago.