27-02-2024 Martes, II semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 400 jóvenes Bika Egunean, Gernikan
20.03.2023

400 jóvenes Bika Egunean, Gernikan

"¡MEJOR con Jesús!/Jesusegaz HOBE!" goibubuaren haritik, 400 gazte inguru batu zan zapatuz Gernikan.

San Fidel ikastolan gazteei harrera egin ondoren, 10:30etan emon jakon hasiera Bikari, Eleizbarrutiko gotzaina buru zala, lepo bete zan Andra Mari parrokian ospatu zan Eukaristiagaz.

Lea-Artibai, Ermua-Elorrio, Durango, Zornotza, Arrigorriaga, Galdakao eta Gernikako parrokietako taldeek parte hartu eben. Baita, Durango, Galdakao, Arrigorriaga, Mungia eta Getxoko eskaut taldeek be. 

Eukaristiaren ostean, adinaren arabera taldetan banatuta, Mesedetako Ama eta San Fidel ikastetxeetara joan ziran eta “MEJOR con Jesús / Jesusegaz HOBE!” goiburuaren inguruan antolatutako jardueretan parte hartu eben. 

Joko didaktikoak egin ebezan goizez. San Fidel ikastolako polikiroldegian bazkaldu eta, dantza, erromeria eta jolasek emon eusten amaiera egunari.

La eucaristía se celebró en la iglesia de Andra Mari