28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 ‘Effeta’ topaketa, agurra eta konpromisoa, asteburuan
20.03.2023

‘Effeta’ topaketa, agurra eta konpromisoa, asteburuan

Asteburuan, 'Effeta' gazteen erretiroaren VIII. ekitaldia ospatu da Zornotzan. Eta Gernikan, gotzaina buru izan zan klaratar monjen alkartearen agurreko Eukaristian. Berrizen, bestalde, hainbat senar-emaztek ezkontzako agintzariak barritu ebezan. 

‘Effeta’ erretiroa Zornotzan

Asteburuan, Miribillako Santa Maria Josefa parrokiak antolatzen dauan ‘Effeta’ erretiroaren VIII. ekitaldia ospatu da Larrean. Larogei gazte inguru batu da, eta Jovaisa Herran abadearen esanetan, “Jainkoaren maitsunaren benetako esperientzia bizi izan dabe”. On Joseba Segura gotzaina erretiroaren hasieran egon zan.

effeta
On Joseba Segura gotzaina erretiroaren hasieran egon zan

Gernikako herriak agur esan deutse monja klatararrei. 600 urteren buruan, klausurako monasterioak bere ateak itxi egin ditu. Gotzaina izan zan buru zapatuz monjen agurreko Eukaristian. 

Gernikako klaratarrak
Gernikako klaratarrak
Gernikako klaratarrak

Berrizko zazpi senar-emaztek euren eskontzako agintzariak barritu ebezan, Fran Albala Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako familia arloko arduraduna bertan zala. 

Ezkontzako agintzarien barrikuntza Berrizen