25-04-2024 Marcos evangelista
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Maitasunez gogoratzen dabe Pruden Escobar Balmasedan
20.03.2023

Maitasunez gogoratzen dabe Pruden Escobar Balmasedan

Joan dan asteburuak aparteko misino-kutsua izan dau. Atzo, Eleizbarrutietako Misionen eguna ospatu zan eta gotzaina izan zan buru Santiago katedralean ospatutako Eukaristian: hemen. Misinoetarako Begoñako taldeak azoka txikia ospatu eban hainbat margolan salgai jarriz eta han batutako dirua misino-egitasmoetara zuzenduko dabe. Gainera, zapatuan, NOS UNIMOS - UNISSONS NOUS GKEak eta Balmasedako Udalak NOS UNIMOS EN BALMASEDA / PREMIOS ELKARTASUNA sarien bigarren ekitaldia ospatu eben eta 2015ean hil zan Pruden Escobar Eleizbarrutiko abade eta misiolaria gogoan izan eben.

Zairen (gaur egun, Kongoko Errepublika Demokratikoa) misiolari lanetan 28 urte emon ondoren, 1999ko irailean, Balmasedara bialdu eben Pruden (holan ezagutzen eben guztiek), eta ekipo ministerialeko moderatzaile lez ekin eutsan bere jardunari. 

Omenaldia Pruden Escobarri

Hainbat urtez egon zan han eta sasoi haretan jarri zan martxan “Nos unimos-Unissons Nous” GKEa. Bertako kideek beti izan eben Pruderen laguntza eta babesa. Bera gogoratzeko eta berari esker ona adierazoteko emon deutse, ‘in memoriam’, “Saria gizarte konpromisoan Prudencio Escobarri”.

Omenaldia Pruden Escobarri

GKEak antolatuta, omenaldian, Filipinetako eta Boliviako dantzak dantzatu ebezan.

Omenaldia Pruden Escobarri