28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Lehenengo Orrialdea 5 Zubiaurreren “Nekaldia”, Garain
20.03.2023

Zubiaurreren “Nekaldia”, Garain

Bilboko Koral Alkarteak, Enrique Azurza zuzendari-lanetan dala, Valentin Zubiaurre musikagilearen (Garai, 1837 / Madril, 1914) Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia lana interpretatuko dau datorren apirilaren 1ean, Garaiko eleizan. Lehenengo emonaldia, 18:30etatik 19:30etara izango da eta bigarrena, ordubete beranduago. Gaur jarriko dira salgai Garaiko udaletxean 140 sarrerak, 70 saio bakotxerako, 5 euroren truke. 

Bilboko Koral ALkarteak Zubiaurreren lan hau berreskuratu dau eta orain dala pare bat aste Erromako Espainiako Akademian estreinatu eta Vatikanoko San Pedro Basilikan emonaldia eskaini ondoren, jarraipena emongo deutse birari eta Madrileko Errege Kaperan, ‘Ars Sacrum’ Bilboko jaialdian eta, azkenik, kontzertuei amaiera emonez, apirilaren 1ean musikagilearan jaioterrian emonaldiak eskainiko dabez. 

Valentin Zubiaurre izan zan aurton 150. urteurrena ospatzen diharduan Erromako Espainiako Akademiako lehenengo pentsionatua.  Zubiaurre, gainera, Madrileko Errege Kaperako maisu izan zan berrogei urte inguruz (1875-1914).

Zubiaurreren lanak, eta batez be arlo erlijiosokoak, berreskuratzea izan da Bilboko Koral Alkarteak nahi izan dauana eta horregaitik, besteak beste, Zubiaurrek Erromako Espainiako Akademiak 1874an emon eutsan bekaz baliatuz konposatu eban Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia oratorioa berreskuratu dau Eresbiletik (Euskal Musikaren Artxiboa).

Presentación del evento en Garai.