13-04-2026 Lunes, II semana - pascua
13.04.2026

Apirilaren 26an, konpromisoa, otoitza, jaia eta oroimena lotuko dira

Apirilaren 26an, kristau bizitzaren askotariko alderdiak -gizarte konpromisoa, heziketa aisialdian, otoitza, alkarte ospakizuna eta oroimena- agertuko dabezan ekitaldiak ospatuko dira Bilboko eleizbarrutian. Egun horretan ospatuko dira, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko VI. Eguna, Gorka Deuna, bokazinoen aldeko otoitz-maratoiaren amaiera eta Gernikako bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiak.

Alde batetik, eleizbarrutiak “Lan isila ikusi dadila. Trabajo invisible, derechos visibles” goiburuaren haritik ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko VI. Egunean parte hartzeko deialdia egin dau.

Deialdian azaltzen danez, “oraingoan, eleizbarrutiko alkarte lez, gehienetan oharkabe pasatzen dan ezinbesteko hainbeste lanak eskertu gura doguz eta euren balioa nabarmendu. Bizitzari eusten deutsien eguneroko egitekoak dira, hau da, garbitu, zaindu, jagon, lagundu, barritu…, eta eurei esker funtzionatzen dabe etxeek, zerbitzuek, auzoek eta baita gure kristau alkarteek be. Halanda be, lan horreek egiten dabezanak ikusezintasunean dagoz. Behin-behinekotasuna, erregularizazinorik eza… jasateko arrisku gehien daben langileak dira”.

Pazkoaldiko IV. domekako Ebanjelioan agertuko jakun Jesus Artzain Onagaz bat, lan ikusezin horreek egiten dabezanak eta euren duintasuna agertzeko, eskertzeko eta defendatzeko eskatzen jaku. 

Eleizbarrutitik nabarmendu dabenez, “ospakizun hau, jardueren egutegian jasotako beste bat ez ezik, kontzientzia bizteko, konpromisoa sendotzeko eta lana behin-behinekotasun eta ikusezintasunetik bizi dabenen bidelagun izateko aukera izatea gura dogu. Ikusten ez dan lanean be bizi-taupadak atzematen diralako eta Eleiza lez hortxe egon behar dogulako”.

Gorka Deuna 2026, Bilbon

Egun berean, Gorka Deuna 2016 ospatuko da jai handi batez Bilbon, Doña Casilda parkean. Bizkaiko 30 eskaut taldeetako 2.500 lagun inguru batuko da eta jarduera eta ekitaldietan parte hartuko dau. 

Hitzordu berezia izango da, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuak 60. urteurrena ospatzen dihardu-eta. Hirurogei urte aisialdian heziz, herri eta auzoetako ume eta gazteen aldeko konpromisoan jardunez eta ‘beti prest’ senetik gizartea zerbitzatuz, beti be eskaut mobimentu kistauaren balioetatik ingurua hobetzeko eta aldatzeko prestasunetik. 

Arduradunen esanetan, aukera ona da, “celebrar el camino recorrido, agradecer la labor de tantas personas educadoras y renovar el compromiso con una educación integral, comunitaria y al servicio de los demás“. Belaunaldi desbardinetako jentea batuko da, jai-giroan, fedea bizitzeko era berezia agertuz. 

Otoitz-maratoia bokazinoen alde

Gainera, apirilaren 26an, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna ospatuko da. Testuinguru honetan, eleizbarrutian otoitz-maratoia egingo da apirilaren 20tik 26ra. 

“Danok danontzat” goiburuaren haritik, maratoiare helburua, otoitz egitea, parte hartzea eta maitatzea da, Eleizaren eta gizartearen bizitzari eusten deutsen askotariko bokazinoak nabarmenduz. 

·  Apirilak 20, astelehena
Bizitzarako bokazinoa
Sortzez Garbiaren ikastetxea (Barakaldo) – goizez

·  Apirilak 21, martitzena
Bokazino erlijiosoa (biziera aktiboa eta kontenplazinozkoa9
Monja domingotarren Elorioko komentua – 17:00

·  Apirilak 22, eguaztena
Diakonotzarako bokazinoa
San Nikolas parrokia (Bilbao) – 19:00

·  Apirilak 23, eguena
Misino-bokazinoa
Begoñako basilika, Misinoetarako Begoñako taldeagaz – 18:30

·  Apirilak 24, barikua
Abadetzarako bokazinoa
Bilboko seminarioa – 19:30

·  Apirilak 25, zapatua
Laikotzarako bokazinoa
Komunitateen batzarra, Sortzez Garbia parrokia – 12:30

Apirilaren 26an, domekaz, Munduko Egunez, domekako batzarrean egingo da otoitz, egindako ibilbidea burutuz. 

EGBak egun honetarako prestatutako lagungarriak: hemen.

Gernikako bonbardaketaren urteurrena

Apirilaren 26an, Gernikako bonbardaketaren urteurrena be ospatuko da. 1937ko zoritxarreko egun horretan hil ziran pertsona guztien alde otoitz egingo da Gernikan. 

El 26 de abril la diócesis celebrará varias actos

Hemen argitaratuta: Lehenengo Orrialdea

Honan etiketatuta: Gorka Deuna, Lan duina