06-05-2026 Miércoles, V semana - pascua
14.04.2026

Gizalegezko lanaren aldeko eleizbarrutiko VI. eguna

Apirilaren 26an, domekaz, Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko VI. Eguna ospatuko dogu“Lan isila ikusi dadila.

Lagunok


Trabajo invisible, derechos visibles”goiburuaren haritik. Oraingoan, eleizbarrutiko alkarte lez, gehienetan oharkabe pasatzen dan ezinbesteko hainbeste lanak eskertu gura doguz eta euren balioa nabarmendu. Bizitzari eusten deutsien eguneroko egitekoak dira, hau da, garbitu, zaindu, jagon, lagundu, barritu…, eta eurei esker funtzionatzen dabe etxeek, zerbitzuek, auzoek eta baita gure kristau alkarteek be. Halanda be, lan horreek egiten dabezanak ikusezintasunean dagoz. Behin-behinekotasuna, erregularizazinorik eza… jasateko arrisku gehien daben langileak dira.

Pazkoaldiko laugarren domekako Ebanjelioan, Jesus Artzain On lez agertuko jaku. Jaunak banan-banan ezagutzen gaitu. Holan jasotzen da orain dala 135 urte argitaratu zan Leon XIII.aren Rerum Novarumagirian: “Inork ezin dau giza duintasuna, Jainkoak berak egundoko begiramenez ezarritakoa,inpunitatez bortxatu, eta ezin deikeo duintasun horri oztoporik jarribere osotasunerako bidean” (R.N., 30. zenb.).

Ospakizun hau, jardueren egutegian jasotako beste bat ez ezik, kontzientzia bizteko, konpromisoa sendotzeko eta lana behin-behinekotasun eta ikusezintasunetik bizi dabenen bidelagun izateko aukera izatea gura dogu. Ikusten ez dan lanean be bizi-taupadak atzematen diralako eta Eleiza lez hortxe egon behar dogulako.

Laguntzeko, askotariko lagungarri eta bitartekoak doguz eskuragarri webean: www.bizkeliza.org

Dei egiten deutsuegu zuen inguruan jardunaldiaren garapenean konprometitu zaitezen. Zuen esanetara gaukazuezargibideak emoteko eta laguntzeko.

Un cordial saludo.
Delegación de Caridad y Justicia


Hemen argitaratuta:

Honan etiketatuta: Lan duina