15-04-2026 Miércoles, II semana - pascua
15.04.2026

Eleiz Museoko zuendariak Ondarearen Europako Jardunaldien aurreko zikloari hasiera emongo deutso

Urrian, Ondarearen Europako Jardunaldiak ospatuko dira Bizkaian, baina hilabete honetan bertan ospatuko da hareei lotutako ekitaldi bat. Bizkaiko Foru Aldundiak berbaldiak antolatu ditu jarduera prestatzeko eta lehenengoa apirilaren 21ean izango da Ondare aretoan, Raquel Cilla Lopez Artearen Historian doktore eta Bilboko eleizbarrutiko Eleiz Museoko zuzendariaren eskutik, 18:30etan eta ekitaldi irekian.

“Ezaguru, babestu, zabaldu: erlejino-ondarea arriskuan” gaiaren haritik, Raquel Cillak Bizkaiko historia, arte eta gizarte oroimenerako funtsezko dan legatu honek dituan erronkak aztertuko ditu. 

Cillak hainbat arriskuren inguruan ohartarazoko dau, esate baterako, bertan behera iztea, bitartekorik ez izatea edo esku-hartze desegokiak. Ezagutzak, dokumentazinoak eta plangintzak dalako ondare horren babesean daben garrantzia nabarmenduko dau.Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa aurkeztuko dau. Egitasmo honek ondasunen egoera ebaluatzea eta gordetzeko estrategia ratzea dau xede. Gainera,Eleiz Museoak ondare honen osoko kudeaketan funtsezko erakunde lez dauan egitekoa aztertuko dau. Zerbitzu horren barruan sartzen dira katalogazinoa, zaharbarritzea eta zabalkundea. 

Berbaldiak ekainean amaituko dira

Ondarearen gaia hainbat ikuspuntutatik aztertuko daben espezialistek jardungo dabe. Besteak beste, dokumentazinoa, nortasuna, emakumeen oroimena eta ondarearen zaintzarako gaur egungo erizpideak jorratuko dira, goiburu honen haritik: “Gure eskuetan. El patrimonio en nuestras manos”.

Goiburuak ekitaldi honen ideia nagusia laburbiltzen dau: “kultur ondarea, material zein immateriala, bitarteko bakar eta ez barriztagarria da, eta bera babesteko ezinbesteko da erakunde, profesional eta herritarren arteko lankidetza”.

Ondarearen Europako Jardunaldiak 1991ean hasita ospatzen dira Europako Batzordeak, Batasun Europarragaz batera, bultzatuta. Ekitaldi honetan, kultur ondarea mehatxatzen daben arriskuen inguruan izango dira. Gainera, belaunaldi gazteek eskuragarri izate aldera, esku-hartzea nahitaezko dala gogoratuko datbe.

Bizkaian, martxan da eztabaida eta Eleiz Museoko zuzendaria izango da lehenengoa hitz egiten.

Egitaraua osorik: hemen.

Raquel Cilla, en el Museo de Arte Sacro