Idatzian nabarmentzen danez, behin-behinekotasunak adimen-osasuna kaltetzen dau, familia ahultzen eta etorkizunean pentsatzeko aukerak murrizten. “Arrisku psikosozialek, gainkargak, deskonexino digitalik ezak edo klima-aldaketak arlo jakin batzuetara dakarzan eraginek zirt edo zarteko erantzunak eskatzen dabez”.
Agiria sinatu dabenen ustez, “laneko behin-behinekotasuna zenbat eta handiagoa izan, orduan eta negatiboagoak dira hortik eratorritako ondorioak. Horregaitik, askotan baldintza gogor eta arriskutsuagoak onartzera behartuta dagozan migratzaile langileen errealitatea agertzera emon gura dogu. Eurek, gainera, egundoko zailtasunak izaten dabez etxebizitza eskuratzeko eta are eta bazterketa handiagoa jasaten dabe”.
Gainera, euren esanetan, “egoera honeen aurrean atsekabea agertzeaz gainera, eskariok egin gura doguz: laneko ikuskaritzarako mekanismoak sendotu daitezala, prebentzinorako benetako kultura sustatu daitela enpresetan eta Lan-arriskuen Prebentzinoari buruzko Legearen eguneratzean aurreratu, akordio zabala lortu eta laneko errealitate barrietara egokitu ahal izateko”.
Agiria osorik: Hemen.







