29-05-2026 Viernes, VIII semana - tiempo ordinario
29.05.2026

Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan

Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.

Bokazino kutsuko ekitaldia 18:40etan hasiko da. Musika jarrita dala, harrera egingo da eta kit bana emongo jake eskura bertaratutakoei. 19:00etan emongo jako hasiera jarduerari, besteak beste bideoa proiektatuz eta Pray Station otoitz proposamenaren inguruan hitz eginez. Alkarrizketa, lekukotasun eta solasaldi biziak bizituko dabe ekitaldia. Hakuna Bilbao taldeak gidatutako otoitzaldiaren ostean, 21:00etan, Mision Jatari misino-taldearen kontzertua hasiko sa. 21:50etan, amaiera eta bialketa hasiko da. 

Eremu digitala

Ospakizun honegaz batera, bokazino pastoraltzak webgune barria estreinatuko dau honako web honetan.

Aitatutako webgune hau, lagungarri, lekukotasun edo akonpainamendu bila dabilzanentzat da eta bertan otoitz egiteko proposamenak, ‘playilstak’, podcastak eta bizitza-lekukotasunak aurkituko dabez. 

Danok danontzat: bokazino kutsuko proposamen desbardina

Esti Duran Bokazino Pastoraltzako kideak, Jaione Lopez Animazino eta Sentsibilizazinorako Eleizbarrutietako Misinoen Ordezkaritzako saileko kideak eta Gillermo Sabas Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako kideak aurkeztu eben jardunaldia Radio Popular-Herri Irratian. Alkarrizketa osorik: hemen.

“Danok danontzat”

Bizkaiko Eleizan Bokazinoaren Pastoraltzaren ardura daben Esti Duran laikoa eta Juan Reyero abadea dagoz “Danok danontzat” egitasmoaren atzetik. Bokazinoaren ikuspuntu zabala hartuta dabilz lanean: «no como territorio exclusivo de la vida religiosa consagrada, sino como una realidad presente en toda vida humana».

Esti Duran eta Juan Reyero
Juan Reyero eta Esti Duran

Urtebete inguru daroe proposamena lantzen eta hiru berbaren inguruan eratuta dago: egarria, bila diharduanaren barruko kezka lez; nahia, sortu daitekenera zabaltzea eta bat egitea, bokazinoa beste batzuekiko eta Jainkoarekiko hartu-emonean sortzen dalako: “No se trata de añadir actividades sin más, sino de generar procesos donde cada persona pueda preguntarse con verdad: ¿Qué quiere Dios de mí hoy?”.



Vocación